LAUDIO

Prentsa Aretoa

2012/10/31

Laudioko Udalak GUARDIAN Llodio enpresari buruzko erakunde-adierazpena onartu du

Hacen un llamamiento para el mantenimiento de los puestos de trabajo y que Guardian Llodio pueda seguir siendo una de las empresas motoras de la comarca

rss Ezagutzera eman
Laudioko Udalak  GUARDIAN Llodio enpresari buruzko erakunde-adierazpena onartu du

ARGAZKIA JAITSI

Guardian Llodio enpresari buruzko erakunde-adierazpena

Egunotan “Guardian Llodio” enpresaren langile batzordeak, bertoko langileak jasaten ari diren egoeraren aurrean,  beren babesa eskatuz eskualdeko udal guztiei adierazpen instituzionala egiteko eskaera luzatu die.

Laudio Udaleko talde politikook, “Guardian Llodio” enpresan sortu den eta langileak pairatzen ari diren egoeraren aurrean honako adierazpen instituzionala adostu dugu:

1.- Guardian Llodio enpresako langileekiko elkartasuna adierazi nahi dugu.

2.- Enpresari zein langileei dei egiten diegu, elkarrizketa eraikitzailea erabiliz,  egungo ziurgabetasuneko egoeraren balizko irtenbideak sakon azter ditzaten

3.- Egungo lanpostuei eustearen alde egiten dugu eta Guardian Llodio , orain arte bezala, gure eskualdeko erreferentziazko enpresa izan dadila.

Emilio Olabarria Bloga