LAUDIO

Berriak

LAUDIO

2025/01/30

EAJ-PNVk Guardian Laudion jarraitzeko konpromisoa berretsi eta euskal erakundeen lana babestu du

Alderdi jeltzaleak azpimarratu du labea itzaltzeko prozesua programatzen eta kontrolatzen ari direla, eta inbertitzaileek neurri hori ezagutzen eta babesten dutela, jardueraren etorkizuna bermatzeko

LAUDIO

2025/01/24

Aiara eskualdeko EAJ-PNVko hainbat kargu instituzionalek babesa adierazi diete Guardianeko langileei eta lurraldean enplegua bermatzeko irtenbideak bilatzen ari dira

Ordezkari jeltzaleak Laudion bildu dira Guardianen itxieraren eragina aztertzeko eta etorkizun industriala ziurtatuko duten irtenbideak proposatzeko

LAUDIO

2025/01/22

EAJ-PNVk Guardianek Laudioko lantegia ixteko hartutako erabakia deitoratu du eta kaltetutako familiei babesa adierazi die

Erabaki horren eragina minimizatzeko eta Laudio eta bere bizilagunentzat etorkizun itxaropentsua bermatzeko ekimenak bultzatuko ditu alderdi jeltzaleak

LAUDIO

2024/12/20

EAJ-PNVk ez ditu babestuko EH-Bilduren 2025erako aurrekontuak, gardentasun eta konpromiso faltagatik

Ander Añibarro: "Laudiorako aurrekontu argi eta errealista bat defendatzeko beharrari erantzuten dio gure erabakiak"

LAUDIO

2024/11/26

EAJ-PNVk Laudioko zine zerbitzuari berriro ekiteko eskatu dio EH-Bilduri

Alderdi jeltzaleak Gobernu taldearen gelditasuna salatu du, udalerriko bizitza kulturala dinamizatzeko funtsezko ekimen bat geldiarazi duelako

LAUDIO

2024/10/21

EAJ-PNVk errefusatu egin du EH-Bilduk Laudion proposatutako zerga igoera neurrigabea

Alderdi jeltzaleak kritikatu du gobernu-taldeak ez dituela kontuan hartzen udalerriko familien eta sektore ekonomiko ahulenen beharrak, tasa eta zergetan %2,3ko igoera orokorra aplikatzeaz gain, hondakinen bilketa-tasan %50ekoa ere aplikatu baitu

LAUDIO

2024/10/16

EAJ-PNVk EH-Bilduri eskatu dio bete dezala Jesus Guridiren plazari buruzko osoko bilkuraren akordioa

Alderdi jeltzaleak ofizialki eskatu dio alkateari ezohiko batzorde bat deitzeko eta Laudioko bizilagunekin hartutako konpromisoak lehenbailehen betetzeko

LAUDIO

2024/10/04

EAJ-PNVk errefusatu egin du Laudioko Udalak herritarren pribatutasuna urratu izana

EH-Bilduko alkate Ainize Gastakak ebazpen bat sinatu du ALHAOn Ondasun Higiezin Hiritar eta Landatarren gaineko Zergari buruz. Ebazpen horretan, kalearen izena eta atariaren zenbakia jasotzen dira, erroldatuta ez dauden 660 etxebizitzatan

LAUDIO

2024/09/18

EH-Bildu berriro erretratatzen da San Rokeko egoitza zaharraren birgaitzeari uko egitean

Gobernu-taldeak espazio enblematiko horren birgaitzea mugarik gabe "atzeratzeko" hartutako erabakiak 1,2 milioi euro baino gehiago galtzea dakar Europako finantzaketan, eta Laudiorako funtsezkoa den proiektu bat alde batera uztea

LAUDIO

2024/09/10

EAJ-PNVk Laudioko EH Bilduren Gobernuari gardentasun falta leporatu dio

Alderdi jeltzaleak alkateari zuzendutako idazki bat erregistratu du, 10 eguneko epean erantzunak eskatzeko, Udalak oposizio-lanerako funtsezko informazioa emateko duen ezintasunaren aurrean

LAUDIO

2024/09/03

EAJ-PNVk Laudioko koadrilen eta jai-eragileen lan handia azpimarratu du Sanrokeak salbatzeko

Alderdi jeltzaleak herritarren parte-hartzea eta jaiak posible egiten dituztenen konpromisoa azpimarratu ditu, eta Udalak herriko jaiak antolatzeko plangintzarik ez duela kritikatu du

Emilio Olabarria Bloga