Prentsa Aretoa
2013/05/12
Agirre: “EAJ-PNVkoak ez gara atzean geratuko, ekin eta ekin egingo diogu akordioa lortu arte"
Xabier Agirre Araba Buru Batzarreko presidenteak Arabako Arespalditzako Batzokia berriro inauguratzeko egin den ekitaldian esan zuenez "PPren foru gobernuak ez du jarrerarik eta ez du gaitasunik. Errealitatetik urrun dago,egitasmorik gabe, ekimenik gabe,jarduerarik gabe. Ezertarako dirurik ez dagoelako aitzakiapean, ezer egin gabe dago. Gobernu etsigarria,ideiarik gabe eta imajinaziorik gabe; eta, are okerragoa dena, horrek guztiak ekartzen duena,gaitasunik ez baitu arabarren arazoak konpontzeko. Arabak akordioak behar dituelako EAJren aldetik ez gara kikilduko, ekin eta ekin egingo diogu foru gobernuaren eta gainerako talde politikoen arteko akordioak lortu arte”.
Arabako jeltzaleen buruak gogoratu duenez, Arabak akordioak behar ditu "horregatik, Euzko Alderdi jeltzalean ez gara atzean geratuko, ekin eta ekin egingo diogu akordioa lortu arte, gehiengoaren adostasuna lortu arte. Hemendik, alderdi politiko guztiei eskatu nahi diet politikoki arduratsuak izan daitezen eta egoerak eskatzen digun mailan egon daitezen".
“Bitxia bada ere, herrialde honetan Bildu eta PSOE alderdiak bai iritsi direla akordioetara. Ilegalizatzaileak eta ilegalizatuak elkarrekin, eskutik oratuta. Gipuzkoatik etorri den akordioa ,Arabako Batzar Nagusietan aztertzen diren gai guztiak hartzen dituena eta aurrera egiteko ekimen guztiak desegiten dituena" gaineratu du .
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29