Prentsa Aretoa
2013/10/10
EAJ-PNV 35/02 Sumarioaren kontra
Urriaren 17an, Auzitegi Nazionalak Herriko Tabernak izenez ezaguna den epaiketari emango dio hasiera (35/02 sumarioa). Sumario hau duela hamar bat urte hasi zen Garzón epailearen ekimenez. Prozesu erraldoia da eta 40 pertsona daude auziperatuta talde armatuan parte hartzea eta harekin lankidetza aritzea egotzita, eta Herriko Tabernen kudeaketarekin eta ETAren finantzabideekin zerikusia duten delitu ekonomiko eta sozietateetakoak leporatuta.
Prozesu honek beste batzuk ekartzen dizkigu gogora, besteak beste 18/98 sumarioa (AEK) eta Euskaldunon Egunkaria sumarioa. Prozesu horiek ez zuten inoiz hasi behar, hasiera hasieratik oinarri juridiko-penalik gabeak izan direlako. Prozesu hauen sorburu eta garapenean nagusi izan ziren asmo eta inspirazio politikoa. Prozesu hauek justiziaz kanpoko irizpideek markatu zituzten, besteak beste, nahita gainditu zen erakunde terrorista barruan egoteak eta harekin lankidetzan jarduteak duen esanahia, horretarako probarik egon gabe. Auziperatuei ETAko kide izatea edo harekin lankidetzan aritzea egotzi zitzaien, hori esateko argudio bakartzat lege barruan garatzen diren jarduera kulturalak, prentsa lanak edo politikoak erabilita, eta dena ETAren mende zegoela ezarriz. Hori dena egin zen testuinguru politikoan PPren Gobernuak PSOEren lankidetzari esker Alderdien legea egin zuen, ondorengo ilegalizazio prozesuak ekarri zituena .
Urte batzuk geroago, lehenagoko kontua errepikatu da. Gainera, epaiketa bestelako testuinguru batean garatuko da. Oraingo zailtasun eta konplexutasunekin ere, bake eta normalizazio prozesua Euskadiko erakunde politiko eta sozialek bereganatuta duten garaian, hain zuzen.
Horiek arrazoi guztiek erakusten dute prozesu judizial horren hasierak atzeraldia suposatzen duela, elementu asaldatzailea da euskal gizartea normalizazio politikorako bidea egiten ari den une honetan. Eta, hori dena, inputazioek oinarririk ez dutela aparte utzirik, hainbat abokatuk gaiaren inguruan izenpetu duten manifestuan argi geratzen denez.
Hartara 35/02 sumarioak gutxieneko oinarri juridikorik ez duela kontuan harturik, EAJ-PNVk bere gaitzespenik sendoena adierazi nahi du. Kausa hau ez zen sekula hasi behar edo, bere kasuan, kausa eta prozedura artxibatu behar ziren. Prozesua berehala amaitu beharko da auziperatu guztien absoluzioa ebatziz. Erabaki judizial honek zigor justiziaren agintaritza eta prestigioa berrezartzen laguntzeaz gain, bake prozesuaren aurrerakuntzari eta Euskadiko normalizazio politikoari lagunduko die.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29