Prentsa Aretoa
2013/11/14
Urriaren 25eko jai-inposizioa indargabetu du Legebiltzarrak
EAJren ekimenaren helburua “Euskadiko Eguna” izendatzeko legea onartu aurreko egoerara itzultzea da.
Legebiltzarrak Euskadiko Eguna indargabetu du. Jaieguna gehiengo artifizialak ”inposatu” zuen, PSEk eta PPk, ezker abertzalea Ganberatik kanpo ez zegoela aprobetxatuta. EAJren ekimenak aurrera egin du EHBildu koalizioaren babesarekin, eta bere asmo bakarra izan da aurreko egoerara itzultzea. Alegia, urriaren 25a jaiegun egiten duen 2/2010 Legea onartu aurreko egoerara bueltatzea.
Joseba Egibar bozeramaile jeltzeleak “eduki eta formako” hainbat arrazoi azaldu ditu Euskadiko Eguna indargabetzeko. Lehenengoa, eta garrantzitsuena: egun hori ospatu aurretik, Gernikako Estatutua errespetatu beharko litzatekeela. Izan ere, bere onarpenetik 30 urte igarota ere, bete gabe jarraitzen du. Gogoratu duenez, Autonomia Estatutuan jasotako eskumenen arabera, 26 transferentzia falta dira zehazki. “PSEk eta PPk aukera izan dute egoera hori aldatzeko, Madrilen Gobernua izan baitute” salatu du. Gainera, gogoratu du “Alianza Popular alderdiaren oinordekoa dela PP, eta APk Gernikako Estatutuaren aurka bozkatu zuela”.
Jaieguna izendatzeko moduari dagokionez, adierazi du PSEk eta PPk Euskadiko Eguna “inposatu” egin zutela, eta horretarako ez zutela EAJ kontsultatu ere egin, nahiz eta alderdi nagusia izan (orduan 30 legebiltzarkide zituen).
Horregatik guztiagatik, urriaren 25eko jaieguna indargabetzearen alde egin du, eta pozez hartu du legebiltzarkide gehienek horren alde egin izana. Azaldu duenez, orain Jaurlaritzaren esku egongo da horren ordezko eguna izendatzea, dekretu bidez.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29