Prentsa Aretoa
2013/11/22
Urkullu: “neurri ekonomikoak eraginkorrak dira, euskal ekonomia suspertzen hasia da"
Iñigo Urkullu lehendakariak gaurkoan defendatu ditu bere exekutiboak "ekonomiak behar duen estimulua eta konfiantza sortzeko" hartu dituen neurriak, "eraginkorrak" izaten ari direla esan du eta zalantzarik ez du euskal ekonomia suspertzen hasia dela eta inbertsioak eta kontsumoa 2014 urtean haziko direla.
Urkulluk adierazpen hauek egin ditu Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzari Kontrola egiteko egiten ari den Bilkuran, Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidente andreak egin dion galderari erantzuteko. Euskadiko PPko buruak informazioa eskatu du Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomiaren "estimulua" eta "konfiantza" bultzatzeko hartu dituen neurrien inguruan.
Exekutiboak "ekonomiak behar duen estimulu eta konfiantza sortzeko eta eragile ekonomiko eta sozialekin etengabeko elkarrizketatik eratorritako hamaika ekimenak" gogora ekarri ondoren, Lehendakariak defendatu du "egonkortasun politiko eta instituzionalak, aurrekontuen egonkortasunak eta estrategia ekonomikoak inbertsioarekiko eta kontsumoarekiko konfiantza ahalbidetzen dutela".
Era berean defendatu du neurri horiek "eraginkorrak" izaten ari direla 2014 urterako dauden aurreikuspenak ekitaldi honetakoak baino "hobeak" direlako. "Euskal ekonomia atzeralditik irtengo da, hobetu egingo da" baieztatu du.
Urkulluk gogoratu duenez gobernuak "atzeraldi egoeran zegoen Euskadi" hartu zuen "BPG negatiboarekin, kontsumo negatiboarekin eta barruko eskari negatiboarekin". "Orain inbertsioa eta kontsumoa hazi egingo da, esportazioak hazi egingo dira, konfiantza sortarazten laguntzen ari gara" azaldu du.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29