LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/11/27

LOMCEren aurka dagoela berretsi egin du EAJ-PNVk

Jone Berriozabal legebiltzarkideak berretsi egin du EAJ Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurkakoa dela; beraz, Jaurlaritzak erreformaren aurka iragarri duen helegitea babestuko du.

rss Ezagutzera eman
LOMCEren aurka dagoela berretsi egin du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Berriozabalek LOMCEri buruzko Legebiltzarreko eztabaida monografikoan adierazi duenez, Hezkuntza Ministerioak eta PPk hezkuntza erreforma  bat “inposatu” nahi dute eta Euskadiren eskumenak urratzen dituzte.

Legebiltzarkide jeltzaleak ziurtatu du legeak ez dituela Euskadiko kultura eta hizkuntz berezitasunak kontuan hartzen; eta Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza-zentroen datuak ez dituela aintzakotzat hartzen.

Horren harira, euskal eskola-porrotaren tasa Espainiakoa baino gutxiagoa dela gogoratu du; eta Euskadiko hezkuntza-sistemak “neurri handi batean” bete dituela LOMCEk proposaturiko helburuak.

Emilio Olabarria Bloga