LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/12/05

"Arabari egonkortasuna emango dion eta herrialdean berrabiatze ekonomikoa bilatzen duen akordioa lortu du EAJ-PNVk”

Ramiro González EAJ-PNVren Batzarkide Taldearen bozeramailea komunikabideen aurrean agertu da, jende aurrean, Arabako Foru Aldundian Alderdi Popularrarekin lortu den akordioaren berri emateko xedez.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu egin du Araban akordioaren beharra egon dela, akordio honen bidez konfiantza giroa sortuko delarik herrialdeko suspertze ekonomikoa ahalbidetzeko bidean. Halaber, EAJ-PNVk hartu duen konpromisoa gogoratu nahi izan du euskal erakunde garrantzitsuenek 2014 urtean aurrekontuak izan ditzaten.

“Aurrekontuen luzapenaren ondoren, garrantzitsua zen Arabak 2014 urtean aurrekontuak izan ahal izatea. Baina, duela hilabetea esaten genuen bezala, ez genuen edozein aurrekontu nahi. Eta gaur, negoziaketan hilabete luzea aritu ondoren, Arabarentzat ona izango den akordioa lortu dugula esan dezakegu, aurrekontuei buruzko akordioa,Araban egonkortasuna lortzen lagunduko duena, eta gure herrialdean ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea ahalbidetuko duena" azaldu du Ramiro Gonzalezek.

EAJ-PNVren lehentasuna izan da Araban enplegua sortzea eta herrialdeko ekonomia biziberritzea. Negoziaketa hau hiru ildo nagusitan oinarritua izan da, hau da, Arabako garapen logistikoa, enplegua sortzea eta udal finantzaketaren hobekuntza". Akordio ona da, 21 milioi eurotan gauzatuko dena, 2014 urterako diru partidekin eta hurrengo urteotarako kredituekin" berretsi du Gonzalezek.

Akordioaren gidalerro nagusiak 

1. Arasurren, Aldundiak bat egiten du Eusko Jaurlaritzarekin eta Bilboko Portuarekin, trenbide esparrua egiteko adostu den akordioarekin. Egitasmo honetarako 2.300.000 euroko kopurua jarriko da.

2. Toki Erakunden Finantzaketa Osagarrirako Foru Araua onartzean, Toki Erakundeek  12 milioi gehiago izango dituzte hurrengo 4 urteetarako, eta 3 milioi dira 2014ko aurrekontuetakoak. Diru honi esker inbertsioak egin ahalko dira gure herrialdean oinarrizko azpiegiturak izateko eta Araba osoan enplegua sortarazteko.

3. Ekonomia Suspertzeko eta Enplegua sortzeko Plana adostu da, 3 ardatz nagusitan oinarrituta:

• Arabako Koadrilek Eusko Jaurlaritzarekin batera kudeatu beharko duten Enplegu Plana. 
• Ekonomia Biziberritzeko Egitasmoa nekazal esparruan eginiko azpiegituretan inbertituta. 
• Ekintzailetzari eta I+G+B alorrari laguntzeko plana.

4. Gizarte Ongizate  alorrean Etxeko Laguntasun Zerbitzuko partida igo da nekazal esparruan mendekotasun 1. Gradua sartuta.

5.  Euskara alorrerako partidak 2013ko mailaraino igo dira, Aldundiak aurkeztu zituen aurrekontuetan %25eko murrizketa egin ondoren.

6. Hazi egin dira lankidetzarako diru partidak.

7. Partida berriak sartu dira gure herrialdeko gizarte taldeentzat, kultur elkarteentzat eta kirol taldeentzat.

Emilio Olabarria Bloga