Prentsa Aretoa
2014/01/03
Euskaldunon interesak defendatuz Madrilen lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du EAJ-PNV alderdiak
EAJ-PNV alderdiak Kongresuan eta Senatuan dituen bozeramaileek, Aitor Estebanek eta Jokin Bildarratzek, hurrenez hurren, 2013. urtearen legegintzaldi balantzea egin dute; nabarmendu dutenez, euskal autogobernua defendatzea eta euskal herritarrentzat ongizate eta bizi-kalitate maila altuena lortzea dira oraindik ere EAJ-PNVk bi ganbaretan dituen helburu nagusiak.
Estebanek azpimarratu duenez, “azken hilabeteetan gure taldea PP eta Rajoyren gobernura hurbildu dela dirudien arren, zenbait gairi dagokienez akordioak lortu ditugulako, irudi hori ez da legegintzaldi honetako errealitatea izan. Alderdi Popularrak duen gehiengo absolutua baliatu da ezer ez negoziatzeko. Zinez, frontoi baten moduan jokatu dute, ez digute inolako ekarpenik egiten utzi ez pentsioen arloan, ez Merkatu Batasunaren Legean, ez LOMCE legean, ez kaleratzeen legean, ez Kostaldeen Legean...”
“Urteko legegintzaldiaren amaieran, eta orain arte izan duten bakardadea ikusita, lortu dugu Euskadirentzat onuragarriak izango diren zenbait akordio adostea: erreformak energiaren sektorean; Kutxen Legean geure interesei eustea lortu dugu; tokiko erreformari dagokionez, euskal administrazioa legeak defendatzen zuen araubide komunean ez sartzea lortu dugu, foru izaerari esker” gaineratu du Aitor Estebanek.
Bestalde, Jokin Bildarratzek azaldu du “PPko gobernuak Euskadin egiteko inbertsioak % 0,4 murriztu dituela estatuko aurtengo Aurrekontu Nagusietan. Horrez gain, aurreikuspenen arabera 2013an inbertitu beharrekoa ere ez dute inbertitu; horren haritik, Abiadura Handiko Trena bereziki aipatu behar dut. Erabateko ezintasuna sentitzen dut PPren jokabidea dela-eta. Garraioaren arloan, Europar Batasunak bi gako elementu ditu estatu espainiarrean: Mediterraneoko ardatza eta ardatz atlantikoa. Lehendabizikoa azken fasean dago; atlantikoa, geurea, ostera, oso egoera pobrean dago, ez da ezer egiten horri dagokionez. Madriletik Parisera Irunetik joateko 15 ordu eta erdi behar dira, eta trenez aldatu behar da. Oso gai kezkagarria da Euskadiren garapenerako.”
Balantze politikoan bi bozeramaileek nabarmendu dute “gaur egungo egoera politikoa 2011ko urrikoa baino askoz hobea dela, hala ere PPk 2011n egiten zuen gauza bera egiten jarraitzen du. Rajoyri eskatu behar diogu Urkullu lehendakariaren eskaera aintzat har dezan, bilera bat egiteko, eta batzar horren ondoren, Rajoyk jarrera politiko berria izan dezan indarkeriaren amaierari dagokionez.” Kataluniako gaurkotasunaren haritik, berriz, azpimarratu dute “Rajoyren gobernuak ez duela irudimenik izan, den-dena itxikeria politikoan oinarritu da. EAJ-PNV alderditik, herritar katalanek haien etorkizunari buruz erabaki ahal izatea eta haien ibilbide politikoa katalanek ez beste inork markatu behar duela defendatzen jarraituko dugu aurrerantzean ere.”
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29