Prentsa Aretoa
2014/01/16
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ez du onartzen Garoñako Zentrala berriz zabaltzea
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Gobernuari zuzendutako galdera erregistratu berri du Garoñako Zentral Nuklearraren inguruan dituen asmoei buruzko informazio idatzia jasotzeko. Hain zuzen ere, eta komunikabideen bidez Alberto Nadal Energia alorreko Estatu Idazkariak atzo eskainitako adierazpenetan adierazi zuen Erret Dekretua onartuko zela zentralari energia produzitzeko baimena emango diona. Horren aurrean EAJ-PNVren taldeak Gobernuari galdetu dio "Garoñako Zentral Nuklearraren jarduerak berriz hasteko baimena emango ote duen".
Pedro Azpiazu Euzko Abertzaleak talde barruan energia gaietarako bozeramailea denak gogoratu duenez EAJ-PNV "beti egon da Garoñako Andra Maria Zentral Nuklearra ixtearen alde, ziklo bat egin duela eta amortizatuta dagoela uste dugulako".
Zentzu berean, Azpiazuk azaldu du une honetan "eskari maila baxuan" aurkitzen garela eta Garoñak "ekarpenik egiten ez duela hornikuntzaren segurtasunaren ikuspuntutik" tamaina txikia duelako; era berean gaineratu du "arrisku batzuk ekar ditzakeela" zaharkituta dagoelako.
Beste alde batetik, EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbaok Europar Batzordeari zuzendutako galdera aurkeztu du zeinetan batasuneko exekutiboari galdetzen dion Industria ministerioak Garoñako zentrala berriz zabaltzeko aginduaren berri eman ote dion. Jeltzaleek era berean jakin nahi dute zentralaren adinak, Fukushimako katastrofearen ondorioz egin ziren azterketetan batzordeak berak antzeman zituen gabeziek eta balizko istripu batek ekar litzakeen ondorio "ez lokalek" instalazioa berriz irekitzea zentzuzko egiten ote duten.
Diputatuen Kongresuan egiten den jarduerarekin koordinatuta egin duen galderan, Izaskun Bilbao eurodiputatuak gogora ekarri nahi izan du Espainiako Industria Ministerioa Ministerioaren beraren IET/1453/2012 agindua aldarazteko prest dagoela Garoñako zentral nuklearraren jarduera baimena luzatzeko xedez.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29