Prentsa Aretoa
2014/01/19
“Euskadik Espainiako Gobernuarengandik ez du terrorismoaren kontrako politikarik behar, bakerako politika behar du”
EAJ-PNVren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari terrorismoaren kontrako politika baino, bakerako politika eskatzen dio, Euskadin zabaldu den aldi berria eta euskal gizartea azken 40 urte luzeotan gogor kolpatu duen bortxakeriaren amaiera kudeatu ahal izateko. “ Euskadik ez du terrorismoaren kontrako politikarik behar, bakerako politika behar du, Estatu politika bat, terrorismoak utzi dituen arazoak konpontzeko lagunduko duena, eta horretarako lehenengo eta behin Madrilen kontatu behar da une honetan gertatzen ari dena” baieztatu du Ortuzarrrek gaur bertan EL País, El Correo, El Diario Vasco, Deia, Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan argitaratu den albistean.
“Sorturekin batera joango gara ETAri urratsak ematea eskatzera “ da El Pais egunkariko titularra. Jeltzaleen buruak Rajoyri eskatu dio “ adorea eta bakerako borondate politikoa”. “ Ezin da izan ETAko presoen adierazpena, erratu egin direlako aitorpena izanik, bakoitzaren bide indibidualizatua, legalitatea, egin den mina, 30 urteotan exijitu diegun urratsa emanda ere; ezin dena da, urrats hori ematen dutenean, kontrakoa dela ematea; Gauza bera gertatzen da Durangon preso gogorrenek egin zuten argazkiarekin, barneko mezua eman baitute ezker abertzalearen aldetik argi ikusten ez dutenei zuzenduta, baina ekimena demokraziari eginiko desafioa bailitzan mozorrotzen saiatzen dira. Fernandez Diaz Barne Ministroak bere burua engainatzen du edo besteok engainatu nahi gaitu, baina egiten ari dena da Euskadin behar denaren kontrakoa. Bena, momentuz Rajoyren Gobernuak ez du ezer egin. Gobernuari eskatzen diogu bakerako politika zentzuduna, etorkizunari begiratuko diona, alderdi politikoekin adostua” baieztatu du Ortuzarren esandako elkarrizketa horretan.
“Rajoy mugitu egin da, orain entzun egingo digu” da El Correok gaurko egunkarian argitaratu duen elkarrizketaren titulua. Adierazpen hauetan aipatzen da Espainiako presidenteak iragan aste honetan Arantza Quiroga Euskadiko PP alderdiko buruak egin duen bilera. Diario Vasco egunkariak, bere aldetik honako esaldi hau jarri du titulu gisa “ PSErekin elkarrizketa zintzoa dugu bakearen inguruan eta adostasun puntu ugari ere baditugu”. Donostiako egunkariak buru jeltzalearen hausnarketa ere azpimarratu du: “Inork uste du bakerako behar dugun irtenbidea zarata egin zutenen aldetik (urtarrilaren 11ko manifestaldian) etorriko dela? Eta, Barne Ministroaren aldetik?”.
Noticias taldeko Deia, Noticias de Álava , Noticias de Gipuzkoa, egunkariek titular bera aukeratu dute. “Sortuk keinu batzuk egin behar ditu PSE lasaitzeko eta Madrili arrazoiak kentzeko”. Hiru egunkari hauetan ere Ortuzarrek Eusko Legebiltzarreko Bake Ponentzia berrabiatzearen inguruan egiten duen hausnarketa azpimarratzen du, iragan irailean PSE ponentziatik irten zenetik ez baitu bere jarduerarekin jarraitu. “Giro politikoa hobetzea lortu behar dugu.Hurrengo hilabeteotan aukera batzuk emango dira banatzen gaituzten gauzak indargabetzeko eta harreman politiko normalizatuak berriz sortzeko, gure arteko ezberdintasunek ez dituztela mahai baten inguruan esertzea eragotzi. Epe laburrean Legebiltzarrean Oroimenaren Institutua sartuko da eta aukera emango digu aurrera egiteko konplizitatea errotzeko aukera. Eta hori ere izango litzateke Bake Ponentziari begira dugun interesa, hurrengo hilabeteotan aurki ditzagun PSE eta PP Bake Ponentzian berriz integratzeko bideak”. EAJ bakarrik edo ezker abertzalearekin egingo ote duen galdetu diotenean, Ortuzarrek ezetza eman du erantzun gisa. “Gure nahia da denekin izatea eta batez ere PSE itzultzea. Hori da guk egingo dugun saiakera. Ez dugu inor presionatuta sentitzea nahi, baina betorik ere ez dugu jarriko. Denbora badago eta garrantzitsuena da lan egiten hastea , baina guztiekin”.
Bestalde, EBBren presidenteak gaur Gara egunkarian argitaratu den ETAren karta honela baloratu du: “Ez da denok ETArengandik espero genuen karta, ez komunikatua, ezta iragarkia ere. ETAk ez du analisi edo ikerketa politikorik egin behar. ETAk egin behar duen bakarra da bortxakeriaren kapitulua zarratuko duen aurrera pausuak eman. Zeintzuk dira aurrera pausu horiek? Batez ere, arma gabetzea, hots, alde bakarreko desarmea burutzea. Bilbon larunbatean izan genuen manifestazioan erabili genuen lema “Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea” armak izatearekin guztiz kontrakoa da. Bakea eta armak ezin dira batera joan. Antagonikoak dira. ETAk armak utzi behar ditu, desarmatu egin behar da, gaur bihar baino hobeto. Ondoren, egindako minaren onarpena eta biktimei barkamen eskabidea etorri beharko lirateke”.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29