LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/01/28

Andoni Ortuzar: “1978ko Estatu Eredua krisian dago, agian "denontzako kafe" hark ez du zentzurik orain"

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek 1978ko Konstituzioaren inguruan egituratu zen Estatu Eredua berrikusteko eskaria egin du, aditzera eman duenez , eredu hau "krisian dagoelako". "Eta, ez da krisian sartu euskal edo catalunyarrek ezer egin dutelako. Krisi ekonomikoa izan da Espainiar Estatua hormaren kontra jarri duena. Eta, lotsagarri geratu da. Hortaz, Estatu ereduari buruz hitz egingo dugu orain. Agian, duela 35 urte baten batek erabaki zuen euskal, catalunyar eta galizar izate nazionalak indargabetzeko edo desagerrarazteko "denontzako kafea" egin behar zela. Baina agian, "denontzako kafe hark" ez du zentzurik orain. Zergatik ez dugu berriz hitz egiten? 35 urte igaro dira jada".

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar: “1978ko Estatu Eredua krisian dago,  agian

ARGAZKIA JAITSI

"TVEko gosariak" izenburuko telebista saioari eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek  Espainiar Estatuari eskatu dio euskal herriaren gehiengoaren erabakia errespetatzea, Eusko Legebiltzarrean Euskadirentzat Estatus juridiko-politiko berria proposatu eta eztabaidatuko denez geroztik. "Eztabaida horri elkarrizketatik abiatuta ekingo diogu, lehenengo eta behin euskal hiritarren artean, eta akordioan oinarri harturik, lehenengo eta behin Euskadin. Akordio zabalak, inposaketarik gabe. Baina, Estatu ereduari buruz hitz egingo dugu. Hitz egiteari ez zaio beldurra izan behar. Estatu ereduak porrot egin du eta PSOE zein PPko estatuko agintariek  pribatuan aitortzen dute hori".

Estatus Berrirako Proposamenari galdetu diotenean, presidente jeltzaleak zera azpimarratu du "Guk proposatzen dugun Estatutuaren aldarazpena, logikoa denez, erreferendum batekin amaituko litzateke, hori baita legeak ezartzen duena. Kontsulta hitza demonizatzen ari gara estatutuen erreforma guztiak erreferendumean amaitzen direnean. Guk orain hasiko dugu bidea, baina, zeintzuk dira abiapuntuak? Gure Estatutuak 35 urte ditu. Gernikako Estatutuan ez da "Europa" hitza agertzen. Gaur egun Europak Espainia eta Euskadiko bizitza politikoaren zati handi bat baldintzatzen du. Hori izan behar dugu argi. Azken 35 urteotan oraindik ez ditugu bereganatu Estatutu hark ematen zizkigun eskumen guztiak, ezin da izan. Zergatik? Estatuko Gobernuekin akordioetara iritsi ez garelako, Diputatuen Kongresuko Oinarrizko Lege batzuek gure Estatutua murriztu dutelako, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen batzuek Estatutuari edukiak kendu dizkiotelako... Hori guztia da euskal hiritarren artean hitz egin behar duguna.  Estatutu honek izan dituen indar guneen eta ziurgabetasun eta ahultasunen analisia egin behar da. Eta etorkizunera begiratu behar dugu. Gure ustez lehenagoko urrats eman behar da autogobernuan, Europa erreferentzia gisa harturik. Eta adostasunean oinarrituta egin nahi dugu, lasai eta ahal dugun kontsensu mailarik handienarekin. 1979 urtean Estatututik kanpo geratu ziren orduko muturrean zeuden biak: ezker abertzalea eta Aliantza Popularra. Orain nahiko genuke Estatutu berri honetan muturreko jarrera horiek biak ere egotea" gainezarri du. Datorren maiatzean ospatuko diren europar hauteskundeei dagokienez, Ortuzarrek baieztatu du CiU,  Coalición Canaria eta Compromiso por Galicia  taldeekin koalizio akordioa izenpetzea "nahiko erraza" izango dela "lehenagoko lana" aurreratuta dagoelako. Jeltzaleen buruak esan du espero duela Europako hauteskundeetarako elkarte hori "epe laburrean gauzatzea". "Hori da guk nahi duguna. Gatalunyarren aldetik galdera zegoen hango koalizio zatia nola eratuko zen, baina guri dagokigunez  duela bost urte oso gustura egon ginen elkarrekin catalunyar, galizar eta kanariarrekin batera, eta orain dugun aurreikuspena ere bada koalizio hura egitea", azaldu du Ortuzarrek. Aldi berean, koalizioko ateak zabalik utzi nahi izan ditu "Europa oso garrantzitsua delako ideia partekatzen duten guztientzat, baina orain eraikitzen ari garena ez den beste Europa izan behar da. Eta, zabalik dituzte ateak gurekin Espainiar Estatu deszentralizatuaren ideia partekatzen dutenak, gaurkoa baino apur bat irekiagoa" baieztatu du.

Euskadiko bake eta bizikidetzaren gaian, EBBren presidentea esan du  hizkuntza ere armagabetu "behar dela" hasi berri dugun aldi honetan". Horregatik azpimarratu duenez "Iraganeko politikek ez dute etorkizunari aurre egiteko balio. Ez dugu terrorismoaren kontrako politikaren beharrik. Euskadik bakerako politika behar du, terrorismorik ez dagoelako" ezarri du. Ortuzarrek baieztatu duenez EAJ-PNVk Mariano Rajoy Espainiako presidenteari eskatu diola "bestelako" espetxe politika egitea, baina zehaztu duenez, ez du "lege aldaketarik eskatzen". "Legeak diren moduan aplikatuz, espetxe politikaren kudeaketa ezberdina egin daiteke, zentzudunagoa eta bidezkoagoa, eta prozesuari  sendotasunez aurrera egiten lagunduko diona". Juan Maria Uriarte Donostiako Gotzain Emerituak 2013ko Sabino Arana Sariak emateko ekitaldian esan zituen   hitzetaz galdetu diotenean (Uriartek ETAren biktimei eskatu zien biktimarioei barkatzea), EBBko presidenteak zera azpimarratu du "Gotzainak esan zuena, sentimendu kristauarekin esan zuen,ez pentsamendu politikoarekin. Kristau erlijioak berezko du barkamena eskatzea eta barkamena ematea. Gotzainak kristauentzat funtsezkoa den teoria hori azaldu zuen. Nik ere uste dut biktimek ETAri barkatu behar diotela, adiskidetzeak merezi duelako, baina hori baino lehen beste hainbat gauza egin behar dira. Hori baino lehen, barkamena emango  bazaio, pertsona horrek barkamena eskatu beharko du eta egindako mina aitortu,  zuzentzeko erabakia hartu behar du. Baina honek guztiak biktimen barkamenarekin amaitu behar du, eskuzabaltasun handiz barkamena eman behar baitiote barkamena eskatu duenari".

Emilio Olabarria Bloga