LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/01/30

EAJ-PNVk Sustapen Ministerioari exijitu dio Forondari ematea Zaragozako aireportuari emandako tratu bera

Gorka Urtaran reclama al alcalde que se implique con el aeropuerto de Vitoria-Gasteiz como ha hecho el Gobierno Vasco

rss Ezagutzera eman
Gorka Urtaran eaj-pnv aeropuerto foronda

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak datorren ostiraleko Osoko Bilkuran planteatuko du Sustapen Ministerioari Forondako aireportuaren operatibotasuna berreskuratzea eskatzeko mozioa. Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak Rajoyren Gobernuari eskatuko dio Gasteizko terminalari eman diezaiola Zaragozako aireportuari eman zaion tratu bera.

Azken aireportu honetan ez da ordutegiaren murrizketa egin, aireportuen azpiegituren arrazionalizazio planean ez sartzeko baldintza bezala, urtean milioi erdi bidaiarien kopurua izatea lortu ez arren. Zaragozako aireportuak 457.284 bidaiari izan zituen iaz .

“Aireportu honen alde egiteko erabaki politikoaren bidez Zaragozarekin salbuespena egin ahal izan bada, gauza bera eskatzen dugu Vitoria Gasteizerako. Ez dago argudiorik Foronda marjinatzea arrazoi dezaketenik, eta azken aldi honetan Loiutik Bartzelonaraino hegaldiak besteratu izana bezalako zentzugabekeriek erakusten digute, eraginkortasuna nahi bada, berehala eman behar direla Forondaren operatibotasun osoa berreskuratzeko urratsak" esan du Urtaranek.

Emilio Olabarria Bloga