Prentsa Aretoa
2014/02/11
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Kongresuan abortuaren legearen erreforma gaitzetsi du
Joseba Agirretxea, portavoz de EAJ-PNV en el Congreso, denuncia que la reforma propuesta por el PP “obvia un problema con una Ley que lo único que hace es abrir una enorme brecha de desigualdad entre las mujeres”
Joseba Agirretxea Euzko Abertzaleak taldean Berdintasun gaietarako bozeramaileak baieztatu duenez "bakoitzak abortuaren inguruan izan dezakeen iritzia albo batera utzita, ezin da ukatu 2010eko erreformak ahal den adostasun mailarik zabalena lortu zuela, eta segurtasun juridikoa eta medikoa eman ziela egoera konplikatu honetan aurkitzen ziren emakumeei"
Dena dela, Agirretxeak salatu duen eran "Justizia Ministerioaren proposamenak "dagokien organoen txostenen ostean egin daitezkeen aldarazpenak ezagutu arte eta Diputatuen Kongresura Lege Egitasmo bihurtuta noiz helduko zain", Justizia Ministerioaren proposamenak ez du adostasunik lortu eta Espainiar Gobernuak ez du elkarrizketa edo eztabaidaren aldeko interesik erakutsi, gutxienez Euzko Abertzaleak taldearekin ”.
Halaber, EAJ-PNVren Diputatuak kritikatu duenez Espainiar Gobernuak egin duen lege proposamen honekin "ezikusiarena egiten du emakumeen artean ezberdintasunezko arrakala erraldoia zabaltzea besterik egiten ez duen Legearen aurrean".
EAJ-PNVren Legebiltzar taldeak iragarri du Talde Sozialistak aurkeztutako Legez Besteko Proposamenaren aldeko botoa emango duela, zeinen bidez indarrean dagoen Abortuaren Legea aldarazteko egin den Lege Aurreproiektu hori kentzea eskatzen den.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29