LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/03/04

Bruselak berretsi du euskal Y trenbiderako finantzaketa gehiago egongo dela eta Espainiari eskatu dio urte amaiera baino lehen plana egitea

rss Ezagutzera eman
Izaskun bilbao europa garraioak abiadura handiko t

ARGAZKIA JAITSI

Siim Kallas Garraioetarako Europar Komisarioak berretsi du euskal Y trenbideak izaera garrantzitsu eta estrategikoa duela, eta espero du urtea amaitu baino lehen Espainiar estatuak lan hauek koordinatzen dituenari planak bidaltzea. Kallasek gogoratu du "Europa konektatu" mekanismoa onartu ondoren, Europak finantzaketa handiagoa bideratuko duela egitasmo hau egiteko eta Espainiaren aldetik euskal Y trenbidea egiteko plan zehatzak aurkeztea espero du, hurrengo asteotan azpiegitura honetarako europar laguntasunen deialdia irekitzen denerako.

Siim Kallasen erantzuna gaur goizean bertan  EAJk Bruselan duen legebiltzar bulegoan  jaso denak erantzuna ematen die azken aste hauetan EAJ-PNVk egin dituen bi galderei. Galdera bietan salatzen zen 2014 urteko aurrekontuetan azpiegitura honetarako partida eskasa ezarri dela eta Espainiako Gobernuko presidenteak uko egin ziola lanak behingoz egiteko epeak emateari. Galdera horiek biak  egin ziren  Kongresuan Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan  Bergarako lotunea egiteko lanen enkantea aurten egiteko lortu zen konpromisoa  lortu baino lehen.

Siim Kallas komisarioak bere erantzunean gogoratu duenez "Batasunak Europa zeharkatzeko Garraio sarea garatzeko jarraibideei buruzko 1315/2013 Araudia onartu ondoren, euskal Y trenbidea egiteko egitasmoa, RTE-T-ren 3. zenbakiko egitasmoan sartuta zegoena, RTE-T horren oinarrizko sarearen korridore atlantikoko funtsezko osagarri bihurtu da". Hori dela eta, komisarioak jakinarazi du 2014 urtean korridorerako lan plana diseinatuko dela eta Europako koordinadorea izendatuko dela, korridore horretarako foroa zuzenduko duena,zeinetan tartean dauden Estatu Kideek parte hartuko duten. Lan talde honen helburu nagusienen artean dago "egitasmoaren lehentasunak eta garapena ondo ezartzea".

Garraio Komisarioak era berean gogoratu du 2014 urtetik aurrera " EBren funts gehiago" izango direla eta "orain arteko kofinantzaketa portzentaje handiagoak egongo direla Europar Batasuneko 1316/2013  Araudi berriari esker,zeinen bidez" Europa Konektatu" mekanismoa martxan jarriko den. Arrazoi horiengatik guztiengatik, komisarioak bere erantzunean berretsi du "euskal y trenbideak korridore atlantikoan duen garrantzia" eta espero du "Europa konektatu" Mekanismoaren proposamenak jasotzeko deialdian euskal y trenbide horretarako proposamenak aurkeztea, eta korridorea egiteko lan planak nazioko planifikazio orokorra argitzea, dituen beharrizanak kontuan izanda".

Emilio Olabarria Bloga