LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/03/10

Eusko Jaurlaritzak eta Mercedes Benz-ek lankidetza protokolo bat sinatu dute Lanbide Heziketaren arloan

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzak eta Mercedes Benz-ek lankidetza

ARGAZKIA JAITSI

Lehendakariaren ustez, "bi helburu bete nahi ditugu elkarrekin eta elkarlanean: alde batetik, Lanbide Heziketarako ikasleen profil profesionalak hobetzea; eta bestetik, enpresaren beharrei hobeto egokitzea".

Lehendakariak eta Emilio Titos Mercedes Benz-eko presidenteak gaur goizean aurkeztu dute "prestakuntza-enpresa lankidetza eredua". Lehendakariaren arabera, "gizartearen eta enpresen benetako beharrei egokitzea eta horiei erantzutea izango da Eusko Jaurlaritzak jarraituko duen bidea".

Lehendakariak baieztatu du bi urteko zikloa hiru urtera luzatuko dutela; beraz, prestakuntzak 2.000 orduren ordez, 4.790 ordu iraungo duela. Horietatik bi heren enpresan emango dira.

Gainera, hitzarmenak gazteen enplegagarritasuna handitzen duela esan du: "Gazteei prestatzeko eta laneratzeko aukerak ematea gure proiektuaren oinarrizko helburua da".

Azkenik, lehendakariak Lanbide Heziketarekin eta LOMCErekin lotutako aipamena egin nahi izan du, eta prestakuntzaren eta enpresen arteko lankidetzaren alde egin du: "Hau da LOMCEri aurre egiteko gure aukera: elkarlanaren eta akordioaren alde egitea".

* Iturria: Irekia

Emilio Olabarria Bloga