Prentsa Aretoa
2014/05/08
Izaskun Bilbaok euskararen defentsa aldarrikatu du eta Europako kulturaren eta hizkuntzen aniztasunaren aldeko mezua zabaldu du
Eurodiputatu jeltzale eta hurrengo europar hauteskundeetarako hautagaiak gaurkoan Orduñan aldarrikatu du "Euzko Alderdi Jeltzalearen lanari esker Europar legebiltzarrak kultur eta hizkuntza aniztasuna defendatzeko hartu duen erabakia". Bilbaok gogoratu du oraingo legegintzaldian EAJ-PNVk lortu egin zuela "gehiengo handi batez” txosten bat onartzea "hemen euskararen irakaskuntzaren inguruan Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak defendatzen duten jarrera lotsagarri utzi duena".
Eurodiputatu abertzaleak gaineratu duenez "duela hilabete batzuk aurkeztu eta defendatu genuen proposamen hari esker, Europar Legebiltzarreko presidenteak berak aitortu egin zuen Euskaltzaindiak euskararen alde mende baten historian egin duen lana. Europar hiritarraren saria eman zitzaion Euskaltzaindiari. Gugatik izango ez balitz, inortxok ez zuen halakorik egingo".
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29