Prentsa Aretoa
2014/05/13
EAJk Hitzarmen eta Itun Ekonomikoa Europan integratu nahi ditu
Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak Eskuernaga /Villabuena de Alavan azpimarratu du gaur, bere taldeak, aurreko bost urteotan egin duen bezalaxe, lan eraginkorra egingo duela aurrerantzean, Nafarroako Hitzarmena eta Euskadiko Itun Ekonomikoa Europar erakundeen barruan behin betiko txertatzeko. Jeltzaleek opor fiskalak deritzotenenak bezalako errekurtso eta epaietatik babestu nahi dituzte. Era berean gorde nahi dute ekonomia erreala bultzatzeko dugun gaitasuna, langabeziaren kontrako neurririk eraginkorrena delakoan, eta ECOFIN-en barruan Europa mailan ekonomia eta fiskalitatearen inguruan hartzen diren erabakietan parte hartzeko helburua jarri dute.
Bilbao Barandicak hitz egiten hasi orduko omendu nahi izan du Jose María Gerenabarrena, Araba Buru Batzarreko presidente izan zena. Bi ardatz nagusitan oinarritu du Eskuernagan eskaini duen hitzaldian. Lehenengo eta behin, gai fiskala aipatu du "opor fiskalak" deritzotenaren inguruko ebazpena jakingo den egunean. "EAJ-PNVren lehentasuna da Europako egitura berrian Nafarroako HItzarmena eta Euskadiko Itun Ekonomikoa txertatzea. Horrek esan nahi du eskubide osoz ECOFIN-en egotea, esan nahi du europar agintaritzarekin harreman zuzena izatea gobernu ekonomiko gaietan, gainbegiratzen finantzarioan eta zerga politikan. Eta, horrek esan nahi du orain Europan ditugun aliantzak indartzea, fiskalitate sistema horiek Europa berria eraikitzeko orduan eskain dezaketena azpimarratzeko, eta bere balioa aitortzeko. Horrek esan nahi du,azken finean, opor fiskalak deritzotenaren kontrako epai eta ebazpenetatik babestea. Denek dakite zigor hori ezarri zaigula Estatu bat ez garelako. Espainiak,kasu honetan, aldi berean jardun izan du fiskal eta abokatu gisa".
Bigarren ardatz nagusia izan da Batasunaren nekazal politika berriaren aplikazioa. Izaskun Bilbao Barandicak gogora ekarri duenez "Batasunaren nekazal politikaren erreformak erregionalizazioaren aldeko apustua egin du" eta gogoratu egin du nekazaritza komisarioak berak esan ziola hori PAC berria onartu zen europar parlamentuaren osoko bilkuran. Baina, Europak hurbiltasunaren eta aniztasunaren aldeko apustua egiten duen bitartean, Madrilek urruntasunaren eta zentralizazioaren alde egiten du. Hori da eredu bien arteko lehen ezberdintasuna. Guk Europarekin eta Euskaditik egin nahi dugu lehen sektorearen alde. Guk lurra zapaltzen dugu, jendeari erantzuten diogu. Guk PAC horren dirua nahi dugu sektoreko profesionalentzat, ez jauntxo eta jabeentzat. Guk nekazal kooperatiben alde egiten dugu, nekazal errentaren dibertsifikazioaren alde,landa garapenaren alde. Horiek dira pertsonak helburu dituen politikaren giltzarriak. Entzutea, ezagutzea,alderatzea,neurtzea eta asmatzea".
“Horra hor ereduen arteko ezberdintasuna" azpimarratu du Izaskun Bilbao Barandicak. "Guk Ez diogu Madrili itzuliko nekazari eta abeltzainen ondoan egoteko dugun gaitasun hau. Hori da PPk nahiko lukeena. Eta, jakin badakigu horrek nora eramango gaituen. Distantziara, urruntasunera. "Itzuli zaitez bihar" esaldira. "Ikusiko dugu" adierazpenera, "ez zait komeni", "haiek gehiago dira", "horiek bozkatu egiten naute eta zuk ez", "Itxaron", "Orain ez" esaldiak errepikatzera. Jose Mari, bere handitasunarekin, lan egiteko zuen gaitasun bikainarekin, Euskadirenganako sentitzen zuen maitasunarekin, inork baino hobeto erakutsi zigun horrela, urrutiko aginte bidez, ezin dela politikarik egin, ezta herri bat eraiki ere".
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29