Prentsa Aretoa
2014/05/13
"Txiki deitzen gaituztenok aukeratuko dugu Europar Batzordeko hurrengo presidentea”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidenteak gaurkoan gogoratu duenez "txiki deitzen gaituzten alderdiak izango gara, ALDE, demokrata eta liberalen taldea bezalakoak osatzen dugunak izango gara Europar Batzordeko hurrengo presidentearen izena erabakiko dugunak", EAJ-PNV integratuta dagoen ALDE taldea hirugarrena da Euro-ganberako eserleku gehien dutenen artean, azken bost urteotan 84 diputatu izan ditu eta sozialista eta popularren arteko gatazketan jokatu du arbitro gisa, hurrengo legegintzaldian ere egiteko bera izango duelarik. Gaur Bilbora etorriko da bisitan Guy Verhofstadt ALDE party-ko presidente eta Europar Batasuneko presidenterako hautagaia, Euzko Alderdi Jeltzalearen kanpainan bere babesa eta laguntasuna eskaintzeko.
Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur goizean Antena 3eko ‘Espejo Público’ telebista saioari eskaini zaion elkarrizketan esan du Estatu ereduak porrot egin duela Espainian. Jeltzaleen buruaren esanetan "Konstituzio bat dago funtzionatzen ez duena, eta funtzionatzen badu ere, txarto egiten du. Espainiar Estatuak arazo bat du mahai gainean, Catalunya, eta beste arazo bat izan lezake urte bi barru, Euskadi. Estatuari josturak apurtu zaizkio, eta honi guztiari buelta eman behar diogu. Hitz egiten jezarri beharra dago, konponbidea ematen duena baino errazagoa baita". Ortuzarrek konstituzioa erreformatzeko balizko debate honetan EAJ-PNVren parte hartzea entzuna izateko baldintzapean jarri du. "Horrela izan ezik, ez dugu parte hartuko".
Ortuzarrek kazetariek egin dizkioten galderei erantzuteko esan du Artur Mas presidentearen borondatea erreferenduma egitea dela, baina "zoritxarrez, ematen du ezin izango duela egin, eta hori ez da albiste ona. Nondik dator Catalunyako herriaren iritzia jakiteari dioten beldur hori?" galdetu du.
Jeltzaleen buruak gogoratu ditu Felipe González Gobernuko presidente ohiak Espainiar Estatuko egoerak hala behar izanez gero, Alderdi nagusi bien artean-PP eta PSOE- Gobernu koalizioa handi bat osatzea baztertzen ez zuela esanez egin zituen adierazpenak. "Ikusi beharko da zertarako den" esan du, eta ate bat utzi du irekita. "koalizioa Estatuari buelta emateko baldin bada, aldatu behar diren gauza asko aldatzeko bada, gauzak aldaezinak direlako, 35 urte igaro baitira Konstituzioa indarrean dagoenetik eta urratsak ematen hasi beharra dago". Ortuzarrek gaineratu duenez proposamen hori errefusatu egingo dute koalizio handi hori "bakoitzaren kortijoa mantentzeko eta besteei lekurik ez uzteko bada". "Nik ez dakit hauteskunde-suge hau nork atera duen, nik uste dut denbora baino lehen atera dutela" esan du. Dena dela, Ortuzarrek esan du PP-PSOE "itun" horrek ez lukeela bera harrituko, Euskadin aurreko legegintzaldian gauzatu zelako. "PP-PSOE ituna izan genuen Patxi Lopez Lehendakaritzara eraman zuena hauteskundeak irabazi gabe, eta kanpainako azken mitinean, Patxi Lopezek esan zuen ez lukeela sekula PPrekin hitzartuko. Hauteskunde gauean, igandean bertan, gauzatua zuen hitzarmen hura" gogoratu du.
Ortuzarrek Leongo Alderdi Popularreko eta Diputazio Probintzialeko presidentearen erailketari buruz esan duenez "ulertezina da karrera politikoaren barruan halako erailketa gertatzea". EAJ-PNVk atzoko hauteskunde ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki zuen erailketaren aurrean bere dolumina eta gaitzespena adierazteko. "Euskal hiritarrok ondotxo dakigu zer den hauteskunde kanpaina barruan bortxakeria sufritzea. Ez dago arrazoirik heriotza bat justifikatuko duenik".
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29