Prentsa Aretoa
2014/05/13
Verhofstadt, “Europar Batzordearen presidentziaren giltza duen liderra”, Bilbon elkartu da Urkullu Lehendakariarekin, Andoni Ortuzarrekin eta Izaskun Bilbaorekin
Guy Verhofstadt, Belgikako lehen ministro ohia eta Europar Batzordeko presidenterako ALDE Party-ren hautagaia denak gaur hasi du Euskadira egingo duen bisita,maiatzaren 25eko hauteskundeei begira Izaskun Bilbaoren kandidatura babestea xede. Verhofstadt iluntzean elkartu da Euskalduna Jauregian, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidentearekin eta Izaskun Bilbao eurodiputatu eta hautagaiarekin. Komunikabide grafikoen aurrean agertu ondoren, laurok lan afaria egin dute Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin, Imanol Pradales Sustapen Ekonomiko diputatuarekin, Iñaki Goikoetxeta nazioarte gaietarako EBBko burukidearekin eta Renaldas Vaisbrodas, Verhofstadt-en kabineteko kidearekin.
Verhofstadt-ek Europar Alderdi Demokratak (EAD-PDE) antolatutako eta Bilboko Portuko instalazioetan egingo den Berrikuntza Ekonomiko Foroan parte hartuko du (lehenago 2013eko ekainean egin zen Parisen eta 2013ko abenduan Erroman). Verhofstadt-i aurkezpena egingo diote Izaskun Bilbaok eta Andoni Ortuzarrek berak. ALDE Party-ren hautagaiak eta Izaskun Bilbao Barandicak lan hurbil,koordinatu eta eraginkorra egin izan dute aurreko bost urteotan Brusela eta Estrasburgoko parlamentuetan. Gaur goizean Antena 3 telebista katean eskaini duen elkarrizketan, EBBko presidenteak politiko flamenkoaren bisitaz eta maiatzaren 25eko hauteskundeetatik sortuko den Europar Batzordearen osaketan izango duen botere ukaezinaz hitz egin du. Elkarrizketan PPk eta PSOEk ustezko “boto eraginkorra” aldarrikatzen dutela aipatu da, eta horren inguruan galdetu diotenean Ortuzarrek argi eta garbi hitz egin du. “Bitxia da boto eraginkor hori eskatzea, baina “txiki” deitzen gaituzten alderdiak,ALDE bezalako taldeak osatzen ditugunak izango gara Europar Batzordearen hurrengo presidentea aukeratuko dugunak”. Europar Parlamentuaren egitura barruan,EAJ-PNV ALDE taldean integratuta dago; taldea hirugarrena da Euro-ganberan eserleku gehien dituztenen artean. Azken bost urteotan 84 eurodiputatu izan ditu eta sozialista eta popularren artean sortzen diren gatazkak konpontzeko bitartekaritza egin du, hurrengo legegintzaldian ere egiteko bera izango duelarik. “Momentu hauetan esan dezakegu Verhofstadt-ek ALDE Party-ren barruan izango duela eta dugula Europar Batzordearen presidentziarako giltza. Ez ote da hori boto eraginkorra izatea?” esan du Ortuzarrek telebistako elkarrizketaren ondoren kazetariekin sortu den hizketaldian.
EAJ-PNV, ALDE taldeko kidea denez, maiatzaren 25eko hauteskunde gauean eta ondorengo egunotan, talde sozialista eta popularreko legebiltzarkideekin batera egongo da deituta Europar Hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Lan bilera hauetan hiru talde handiek negoziaketa dinamika diseinatuko dute hurrengo legegintzaldia martxan jartzeko, eta Euroganbera osatzen duten organoen osaketa negoziatzeko. Lehen momentuko erabaki hauek erabakigarriak izango dira Europar Batzordeko presidente berria aukeratzeko orduan, eta hurrengo bost urteotarako Europar Parlamentuaren funtzionamendua bermatzeko. Hilaren 26an bertan, Europar Batzordeak ezohiko bilera egingo du, emango diren emaitzak eta izan daitezkeen gehiengoak ikusita, Europar Gobernua osatzeko proposatuko diren hautagaiak aukeratzeko.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29