LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/05/23

EAJk osasuna, hezkuntza eta pentsioen aldarria egin du pertsonak helburu dituen inbertsioei begira

Izaskun Bilbao Barandica euskal eurodiputatuak Europan osasun, hezkuntza eta pentsioetarako gutxieneko estandarrak ezartzearen alde egiten duen proposamena azaldu du gaur, prestazio horiek guztiak murrizketetatik babestea helburu. "Gure ustetan osasuna, hezkuntza eta babes soziala ezin dira gastutzat jo, pertsonengan egiten den inbertsio direlako" azaldu du .

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eurodiputatu jeltzaleak azaldu ditu gaur EAJk europar gizarte eredua sendotzeko egiten dituen proposamenak "Europan Osasun eta Hezkuntzarako gutxieneko estandarrak ezartzea defendatzen dugu, eta segurtasun eta pentsio sistemak premia osoz harmonizatzea, kontinente osoan babes soziala bermatzeko eta mugikortasuna errazteko. Gaur egun hirugarren adinaren sektoreko politiken dimentsio asistentzialari, parte hartze sozial eta politikoaren dimentsioa erantsi nahi diogu, eskarmentua ondare jotzen dugulako. Zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten dugu. Akordioa, gardentasuna eta elkarrizketa ezaugarri izango dituen lan harremanak nahi ditugu, eta  gazte, berdintasun eta desgaitasuna integratzeko politikak europar egitasmo guztietan islatzea proposatzen dugu”.

Bilbaok gogora ekarri duenez Agirre lehendakariak ideia federala europar eraikuntzaren hastapen prozesuetara eramateaz gain "bilera haietara eraman zuen Chocolates Bilbainos enpresan aplikatzen zuen eredu soziala, orduko sindikatuek goratu zuten eredua, erabiltzen ziren baliabideengatik eta abangoardiakoa zelako goraipatua izan zelarik. Bilbaok EAJk balore horien alde egiten duen apustua azpimarratzen du: "Azken finean, pertsonetaz ari gara, talentuaz, oinarrizko eskubideez, justizia sozialaz. Europan behar dugun hazkunde  jasangarri eta iraunkorraren oinarriak dira, lehiakortasun bidera itzul gaitezen. Bide onean joango gara,hezkuntzan edo osasunean gastatzea inbertitzea dela zalantzarik gabe pentsatzen dugunean. Esperientzia  eta esperientzia dutenak ondare direla sinesten dugunean”.

Bilbao Barandicak era berean defendatu du berdintasuna, gazte politikak eta desgaitasunaren integrazioa europar egitasmo guztietan islatuta egotea. "Hori ere inbertsio delako. Egoera txarrenean daudenak eta ahulenak babestea ezinezko bihurtzen da diru-gosea eta espekulazioa agintean jartzen direnean. Horregatik,hain zuzen, espekulazio eta ustelkeriaren kontra egitea ere bada politika soziala egitea”. 

Izaskun Bilbaoren hitzaldia

 

Emilio Olabarria Bloga