Prentsa Aretoa
2014/06/02
Juan Carlos I.a erregearen abdikazioaren aurrean
EAJ-PNVk, esklusiboki euskal esparruko alderdi politiko eta ez monarkikoa den aldetik, honako adierazpen hauek egin ditu Juan Carlos I.a erregearen abdikazioaren albistearen aurrean.
1) Agian berandu iristen den arren, abdikazioa erabaki egokia eta beharrezkoa da.
2) Espainiar Estatuak eta monarkiaren instituzioak gaur egun bizi duten krisi instituzionala konpontzeko neurri zorrotzak hartzearen aldeko agertzen gara.
3) Errege berriari adorea eta irmotasuna erakustea eskatu nahi diogu, Espainiar Estatuak eta bere hiritargo osoak bizi dituzten arazo larriei aurre egin diezaien.
4) Errege berriari eskatu nahi diogu ere Konstituzioaren arabera dagokion arbitro eta moderatzaile lanari ekin diezaion, atzerapenik gabe Espainiar Estatua osatzen duten nazio ezberdinen helburuei erantzuna emango dien Estatu eredu berria abian jartzeko. Euskal kasuari dagokionez, aldarri honek berezko izaera du euskal foruetatik datozkigun eskubide historikoetan eta gure hiritargoaren borondatean oinarri. Baldintza horiek betetzen badira, EAJ-PNVk, iraganean egin izan duen eran, egoerak eskatzen dion mailan mantentzen jakingo du, eta beharrezko ditugun egonkortasun instituzionala eta normaltasun demokratikoa babesten lagunduko du.
Hitzaldi osoa (ahots kortea)
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29