LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/06/05

EAJ-PNVk, PSEk eta Jaurlaritzak egiaztatu dute irailean sinatutako akordioa ondo betetzen ari dela

rss Ezagutzera eman
EAJk, PSEk eta Jaurlaritzak egiaztatu dute irailea

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Jaurlaritzak txosten bat aurkeztu, azaldu eta entregatu egin die PSE-EEren ordezkariei. Txostena zabala, zorrotza eta sakona da, eta bertan jasotzen du EAJk eta Jaurlaritzak hartutako konpromisoen betetze-maila alorrez alor eta puntuz puntu.

Txostenak islatzen duenez, kasurik gehienetan betetze-maila oso handia izan da, fiskalitatearen eremuan %100ekoa izatera iritsita. Berez handia bada, are handiagotzat jo dezakegu, kontuan izango badugu hiru urteko (2014, 2015, 2016) akordio baten lehen seihilekoan gaudela.

Bi alderdiak gustura azaldu dira Eusko Legebiltzarrean egin den bileraren ostean. Bertan izan dira EBBko idazkari den Pilar García de Salazar, EBBko Antolakuntza Saileko Joseba Aurrekoetxea; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantza Tapia; eta Juan Mari Aburto Enplegu sailburua.

Bilerara amaitu ondoren García de Salazarrek azaldu duen bezala, gaurko hitzorduak bi alderdiek irailean adostu zuten akordioa betetzen ari dela eta “oso aurreratuta doala” ziurtatzeko balio izan du.  “Xehetasun eta informazio askoko txostena helarazi diegu. Konpromisoak betetzen ari gara eta hala onartu digu PSEk”, jakinarazi du.

Burukide jeltzaleak esan du badirela “zenbait atzerapen” jasaten ari diren ekintza batzuk, Eusko Jaurlaritzaren menpe ez dauden gutxi batzuk, alegia, baina adierazi du akordioak aurrera diharduela irmo.

Ildo horretan, aurreratu du bi alderdiek hilean behin bilera egingo dutela akordioaren jarraipena egiteko. “Adostasun honek onura ekarriko dio gizarte osoari eta bi alderdiek helburua muturreraino eramateko konpromisoa hartu dugu”, zehaztu du.

Emilio Olabarria Bloga