LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/10/02

Olabarriak Espainiar Gobernuari deitoratu dio "dramatiko izaten jarraitzen duten langabezi kopuruak ospatu izana"

Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko diputatuek gaur deitoratu du Espainiar Gobernuak "oraindik dramatiko izaten jarraitzen duten langabezi kopuruak ospatzea".

rss Ezagutzera eman

Enplegu Ministerioak iraileko langabezi datuak ezagutzera eman ondoren, Olabarriak baieztatu duenez "argi eta garbi ikusi da iragan hilabeteetan sortu den enplegua  uda arokoa dela eta aldi baterako izan dela", eta deitoratu duenez "enplegu horiek prekarioak izan ohi dira, aste beteko edo hilabeteko iraupenarekin".

Horregatik guztiagatik, diputatu jeltzaleak baieztatu du Espainiar Gobernuaren jarrera "propaganda hutsezkoa" dela  iragan ostiraleko Ministroen Kontseiluan onartu zen koadro makroekonomikoan aurreikusi ziren pronostikoekin; "enpleguaren errealitatea hori baino konplexuagoa da, ezin dira bazterrean utzi  nazioarteko erakundeek eta adituek zentzu horretan egin dituzten iragarpenak", ezarri du.

Emilio Olabarria Bloga