Prentsa Aretoa
2014/12/11
Olabarriak Barne ministroari: "Hiritarren Segurtasun Legea mantentzeko orduan horren tematuta agertzeak agerian uzten du zure Gobernuarentzat suposatu izan duen porrota”
Euzko Abertzaleak taldeko diputatu Emilio Olabarriak Fernández Diazi erantzun dionez: "Zeu zara ezjakina, berotan eginiko itzulketa horiek legez kanpo eginak dira, eta nazioarteko itunen eta Espainiar ordenamendu juridikoko nazioarteko hitzarmenen kontra daude”.
Emilio Olabarria EAJ-PNVren Legebiltzar Talde barruan Barne gaietarako bozeramailea denak baieztatu duenez Barne Ministroa Hiritarren Segurtasun Legea mantentzeko orduan horren tematuta agertzeak agerian utzi du arauak Espainiar Gobernuarentzat suposatzen duen porrot politikoa.
Hiritarren Segurtasuna Babesteko Lege egitasmoari buruzko ebazpena eztabaidatzearen inguruan, Olabarriak azpimarratu du Euzko Abertzalea Lege horren kontra dagoela eta barne ministroak gaur goizean egin dituen adierazpenei erantzun nahi izan die. " zu zeu zara ezjakina" esan dio " berotan egindako itzulketa horiek legez kanpo daude eta nazioarteko ordenamenduaren eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen kontra daude. Seguruenik, zeu zara oker zabiltzana, eta ez gainerako guztiak".
Olabarriak hitz horiek esan ditu Jorge Fernandez Diazek arauaren kontra daudenak ezjakin deituz egin dituen baieztapenen aurrean. Ministroak berotan eginiko itzulketa horiek kritikatu dituztenei Espainiar estatuan era irregularrean sartzen diren etorkinak beren etxeetan hartzea dutela esan die.
“Ezjakin jotzen gaituzuen diputatuok ere azalpen bat merezi dugu, zuk legez kanpoko deportazioa moduko delitua legalizatu nahian zabiltzalako". Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren Diputatuak adierazi duenez "adierazpen horiek agerian uzten dute porrota izan dela segurtasun eta atzerritartasun gaietan egin duzun politika".
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29