LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/03/10

Martxoaren 18an, Laiaeskolak bere burua aurkeztuko dio Aiaraldeari

• Emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea helburu duen herrialde mailako eskola honek, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamikak erabiliko ditu are gizon eta emakume gehien biltzeko.

rss Ezagutzera eman
Martxoaren 18an, Laiaeskolak bere burua aurkeztuko dio Aiaraldeari

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko martxoaren 10ean. Arabak jada bere  Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola propioa du: Laiaeskola. Emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea helburu duen espazio berri honek, emakumeen parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamikak eskainiko ditu, eta, aldi berean, emakume eta gizonen arteko elkarlana bideratuko du, berdintasunaren alde.

 

Arabako kuadrilla guztietara heldu nahi du eskolak, hori dela eta, datorren zapatuan martxoaren 18an, goizeko 11:00etan, Aiarako udaletxera (Respladitza) helduko da bere burua ezagutzera eman eta emakumeen jabekuntzaren aldeko aldarria aiararren artean irmotzeko.

 

Aurkezpen ekitaldian, bi izango dira zita nagusiak: batetik Leire Groven, Basauriko Marienea Emakumeen etxeko kideak jabekuntzari buruz jardungo da. Eta jarraian, Arantza Cañamares, foru Aldundiko Berdintasun Zerbitzuko ordezkariak eskola bera ezagutzera emango die bertaratutako guztiei.

 

Laia: lurra bezala, gizartearen kontzientziak irauliz

 

Nekazal eta baserri kontutan adituek jakingo duten bezala, "Laia", nekazariek ortuetako lurrak irauli eta goldatzeko tresna da, garai bateko euskal nekazari eta baserritarrek erabilitakoa.. Tresna horixe aintzat hartu eta arabar eskolak gizarte bidegabe, diskriminatzaile eta desberdintasunezko baten arloan diren zimentarri eta eragozpen guztiak irauli nahi ditu. 

 

Horregatik “laia”, arabar guztien esku artean hartzeko gonbidapena egin nahi eskolako arduradunek, lanean hasteko lurra eta gizartea bera berritzeko inolako beldurrik gabe. Halaxe bakarrik erein, ernatuko eta haziko baita berdintasunaren fruitua gizartean.

 

+ Info: www.laiaeskola.eus

Emilio Olabarria Bloga