Prentsa Aretoa
2017/03/16
EAJ/PNV-k Alberto Acero eta Javier Zaballa plazen inguruan Gobernu Taldeak mantentzen duen arduragabekeriak eragindako inguruko auzokideen kezka egiaztatu du
• Gaur egun, EH Bilduk linbo urbanistikoa baten mantentzen ditu bi eremuak, zonaldeak hobetu, eta bi lur sailetako espazio publikoaren bizi kalitatea suspertzeko proiekturik ez baitu aurkeztu. • Alberdi jeltzaleak, erabilera publikoko zonaldeen inguruan Gobernu Taldeak erakutsitako arduragabekeriak eragindako nekea Hirigintza Batzordean parte hartuta ager dezaten animatu ditu bi plazetako herritarrak.
Laudion, 2017ko martxoaren 15ean. Laudioko Uri Buru Batzarrak bina bilera izan ditu, Alberto Acero eta Javier Zaballako plazetako auzokide eta merkatariekin, beti ere bi eremu horietarako aurreikusitako jarduera urbanistikoen inguruan euren kezkak ezagutzeko asmoz
Batzuek eta besteek, lanek zein nolako eragina izango duten ez jakiteagatik euren kezka agertu dute, izan ere EH Bildu buru den udal gobernuak oraindik ere ez baititu bi zonalde horietarako proiektu urbanistikoak zehaztu.
Gobernu taldearen arduragabekeriak, berriz ere, kaltetutakoak airean mantentzen ditu: Alberto Acero plazako auzokideen eta merkatarien kasu da hau, etxebizitza blokea eraikitzeko lanak jada hasita daudenean, oraindik ere ez dute, espazio publikorako bideratutako lur sailen etorkizuna zein izango den. Oraindik ere zehaztu gabe dagoen proiektuak zein eragin izango duen ez dakite.
Uri Batzarrak beren proposamenengatik interesa agertu zuen: euren asmoa, batez ere, eraikuntza lanen ostean libre gelditzen den espazio publikoa, orain arte existitzen zen aisialdirako zonalde bihurtzeko, berde gune bat, familia eta oinezkoentzako bilgune bat berreskuratzeko.
Laudioko EAJ/PNV-k EH Bilduk mantentzen duen linbo urbanistikoarengatik kaltetutakoak, gobernu taldearen aurrean, euren asperraldia erakusteko asmoz, Hirigintza Batzordeetan parte har dezaten animatu zituzten, eta behingoagatik, gobernuak Alberto Acero plazarako proiektatutako plana zehaz dezaten, baita herriguneko puntu hau, orain arte existitzen zen topagune eta gozagune berriz ere izan dadin.
JAVIER ZABALLA
Javier Zaballa plazako auzokideen kezka, bide bera jarraitzen du: berriz ere, gobernu taldearen arduragabekeriak, plazaren etorkizun urbanistikoa zein izango den jakiteko etengabeko itxarotean mantentzen ditu. Egun, ez dago proiektu urbanistikorik, infografia soil bat besterik ez, eta azken honek ez dio keinurik egiten behin betiko proiektuari eta ez du laudioar Udalaren oniritzirik.
Inguruko laudioarrek, plazaren itxura hobetzera bideratutako planaren inguruko informazioa eskatzeko eta horren inguruko iritzia emateko eskubidea aldarrikatzen dute. Baina hamaikagarrenez, EH Bildu buru duen gobernu taldeak, bere horretan mantentzen ditu eta plazaren itxura txarrak aurrera egiten du, kalitatea galduz eta gozatzeko espazio publiko baten izaera galduz.
OINEZKO PASABIDE ARRISKUTSUA
Inguruko auzokoen beste kezka bat, bere garaian, beheko solairuan 13 taberna izan zuen etxebizitza blokearen aurrean kokatutako zebra-bidea da. Bere kokapenak, zuzeneko bide baten erdian eta ikusgarritasun gutxikoa, trafikoari dagokionez, oso puntu garrantzitsu bihurtzen du oinezkoen pasabide hau.
Bigarren batzar honetan, Laudioko EAJ/PNV-k, auzokoen arduragatiko interesa agertu eta beharrezkoak diren Hirigintza Batzordeetan ager daitezen erabateko babesa azaldu zuen, guztien artean, Javier Zaballaren etorkizuna zehazteko asmoz.
Kasu bietan, Laudioko EAJ/PNV, auzokideen eta merkatarien parte hartzea eta egin beharreko proposamenen alde agertuko da, beti ere, eta guztion artean, EH Bilduren arduragabekeria urbanistikoaren menpe mantentzen dituen gure udalerriko zenbait toki salbatu eta gure esparru publikoa behar bezala disfrutatzeko, espazio publikoak berreskuratze aldera.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29