LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/03/20

Laudioko EAJ-PNV-k, Aiaraldean herri galdeketak bultzatzeko eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko Gure Esku Dago-k bultzatutako Saraubeko agiriaren irakurketarekin bat egingo du

• Agiriaren irakurketa ekitaldiari, Amurrioko plazan burutuko diren beste bi ekitaldi gehituko zaizkio: horietako lehena eguerdiko 13:30etan eta 15:00etako herri bazkaria, bigarrena.

rss Ezagutzera eman
Laudioko EAJ-PNV-k, Aiaraldean herri galdeketak bultzatzeko eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko Gure Esku Dago-k bultzatutako Saraubeko agiriaren irakurketarekin bat egingo du

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko martxoaren 20an. Datorren zapatuan, apirilaren 1ean, Saraubeko Batzartoki historikoa, Gure Esku Dago plataformak, Aiaraldean erabakitzeko eskubidearen aldeko prozesuari paso emateko antolatutako agiriaren irakurketaren topagune bihurtuko da.

 

Laudioko EAJ-PNV Uri Buru Batzarrak ekitaldiarekin bat egin eta jeltzale eta jelkideei dei egiten die hitzorduarekin bat egin dezaten.

 

Erabakitzeko eskubidea aintzat hartuta eta Euskal Herriko beste herri batzuek hasitako bideari jarraituz (Arrankudiaga, Orozko, Dima edo Aramaio, esaterako), Gure Esku Dago plataformak gonbita luzatzen die Aiara Eskualdeko herritarrei, Aiaraldeko udalerri guztietan herri galdeketak betetzeko bideari paso emango dion agiriaren irakurketa ekitaldiarekin bat egin dezaten.

 

Se trata de un acto unitario y plural; a pesar de las diferencias de cada uno de los grupos que conforman Gure Esku Dago en Aiaraldea, el acto tendrá un calado unitario y plural, teniendo como base un principio básico de la democracia: el derecho a decidir, respetando todos los derechos civiles y políticos.

 

Ekitaldi bateratu eta anitza da hau; Aiaraldeko Gure Esku Dago osatzen duten taldeen desberdintasunen gainetik, ekitaldiak izaera bateratu eta anitza izango du, demokraziaren oinarrizko printzipio gisa: erabakitzeko eskubidearena, eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz.

 

Agiriak, Euskal Herriak nazio natural gisa duen izaera eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko ditu. Horrexegatik deialdi berezia egingo dio nazioarteko komunitateari, eskubide demokratiko unibertsal hori bete dadineko prozesua babestu dezan.

 

Saraubeko Batzartokian, eguerdiko 12:00etan egingo den irakurketak, paso emango dio Amurrioko plazan burutuko diren beste bi ekitaldiei: aldarrikapen ekitaldia bata, herri bazkaria, bestea. 

Emilio Olabarria Bloga