Prentsa Aretoa
2017/03/31
Jose Arrue hil zela 40 urte igaro direla eta, euskal kultura eta ohiturak koloreztatu zituen margolariaren inguruko hitzaldia, apirilaren 5ean
• Laudion urteak eman zituen Arrueren bizitzari eta obrari errepasoa egiteko, erakusketa txiki bat ikusteko eta musikaz jantzitako gorazarreaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Laudion, 2017ko martxoaren 31n. Laudioarron ondare kulturalaren zati handi bat Jose Arrue margolariaren margo lanei zor diogu. Nahiz eta belaunaldi berriek ezagun ez izan eta herriko kale baten izena dela bakarrik jakin, ezinbesteko jotzen dugu haren ekarpen kultura goraipatzea eta margolariaren bizitza hobeto ezagutzea.
Euskal tradizioak eta hein handi batean euskal kultura koloreztatu zuen Jose Arrueren heriotzaren 40. urtemugaren aitzakiaz, apirilaren 5ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, hitzaldi irekia antolatuko da Kultura Etxeko Arraño aretoan. Felix Mugurutzak, Arrueren bizitza eta obrari errepasoa egiteaz gain, margoen garrantzi antropologikoa azpimarratzen saiatuko da. Horretarako, zer hobeagorik, hitzordu honetarako preseski antolatutako erakusketa txikia ikustea eta amaitzeko antolatutako gorazarreaz, musika eta guzti, gozatzea baino! Anima zaitezte eta hurbildu!
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29