LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/03/30

EAJ-PNV-k pausu berriak eman ditu Laudion langabetuen kopuruak behera egin dezan

• Laudioko EAJ-PNV udal taldeak bina proposamen aurkeztu ditu, 2017ko aurrekontuetan enplegua sustatze aldera: batetik enpleguratze zaila duten pertsonak aintzat har daitezen, bestetik Nerbioi ibaiko garbiketa plana.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV-k pausu berriak eman ditu Laudion langabetuen kopuruak behera egin dezan

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko martxoaren 30ean. Gure udalerriko langabetuen kopuruak behera egin dezatenerako konpromisoa; Zerbitzuen sektorean, industria sektorean –Laudio industria gune bihurtu zuenean- eta lehen sektorean, gure eskualdeko nekazaritza eta abeltzaintza erakargarriago eta modernoagoa bilakatzeko politika berritzaile eta iraultzaileak edukita, enpleguratze prozesuan Laudio erreferente bihur dadinerako konpromisoa; horiek dira jeltzaleen jomugak eta horiengatik lanean darraite.

 

Eta adibide bat jartzearren: 2016ko otsailean erregistratutako langabetuen zenbatekoa 868koa zen, eta kopuru horrek, aurtengo otsailaren 28an behera egin zuen, 788ra heldu arte.

 

EAJ-PNV-ren konpromisoa argia da: enplegu gehiago eta kalitate hobeagoko enplegua sortzeko politiken alde egitea, Laudioko eta Aiaraldeko enpresen birsorkuntza eta modernizazioari keinu eginda. Eta guzti hori bertako enpresen lehiakortasuna suspertu eta lekuan lekuko erreferente bihurtzeko, ez bakarrik Araba mailan, baita Euskadi mailan eta nazioarteko mailan ere.

 

Gauzak honela, EAJ-PNVren eskutik, ildo honetan pausu berriak ematen jarraitzeko martxan jarritako bi planak:

 

Aiaraldeko Enplegu Plana: Aiarako Kuadrillak bultzatutako plan honen eskutik, Laudiok 15 pertsona kontratatzeko aukera izan du, gure espazio publikoen garbiketa, eraberritze, egokitze eta mantentzeari dagokionez. Horietako bost, Laudioko espazio publikoak kontserbatu eta mantentze lanak bete ditzaten; beste bost azpiegitura eta baliabide natural eta urbanoak hobetu, egokitu eta kontserbatzeko, eta bost gehiago Larrako eta Goienurik Arrañoko ingurumen garbiketak eta eraberritzeak gauzatu ditzaten. Guzti honetara bideratuko aurrekontua 259.000 euro ingurukoa izan da. 

 

Eta proposamenak ez dira horretara mugatzen; enpleguratze hobeago eta gehiago lortze aldera, Laudioko EAJ-PNV-k bina proposamen aurkeztu ditu 2017 urte honetako aurrekontuek enplegua susta dezaten. Horietako lehena, beste instituzioen egitasmoen testuinguruan langabetuen kontratazioa bultzatzea du helburu. Horretarako, SARTUrekin beharrezko hitzarmenak sinatzen jarrai dadila eskatzen da eta horrez gain, lana bilatzeko orduan oztopo gehien dituzten kolektiboak aintzat har daitezela ere erregutzen da. Eta bigarren proposamenak Nerbioi ibaiaren garbitzeari so egiten dio: bertako enplegua sortzeaz gain, ibaia eta inguruak garbitzea eta birsortzea ahalbidetuko du.

 

Enplegua sustatzea, Laudioko enpresa sarea berraktibatzeko politikak bultzatzea eta langabezi tasa murriztea dira markatutako helburuak eta EAJ-PNV-k bere agendan markatuta duen konpromisoetako bat. Egi bihurtzeko markatuta, Laudio hobeago baten alde.

 

Helburu bat: Laudio. Konpromiso bat: Laudio.

Emilio Olabarria Bloga