Prentsa Aretoa
2017/04/10
Arabako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalez, Dolumin Barikuko feriaren lekuko
- Arabako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalez, Ahaldun Nagusi orde Pilar García de Salazar eta Nekazal diputatu Eduardo Aguinaco lagun zituela, keinu egin zion Eskualdean erreferente den abeltzain/nekazal feriari.
Laudion, 2017ko apirilaren 10ean. Iragan ostiralean, Dolumin Barikua dela eta, Arabako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalez, Ahaldun Nagusi orde Pilar García de Salazar eta Nekazal diputatu Eduardo Aguinaco lagun zituela, gure udalerrira hurbildu zen, beste urte batez, laudioarrok eta inguruko herrietako auzotarrek gozatzen duten jai egunaren lekuko izateko. Aukera paregabea, gure eskualdean jorratzen den lehen sektoreari keinu egiteko, Aiaraldeko abeltzaintza babesteko eta inguruko ortuetako, labe eta baserrietan sortu eta egindako produktuez disfrutatzeko. Feria dela eta, ordezkari jeltzaleek, bertako, Laudioko eta Aiaraldeko jeltzale eta jelkideekin solasean jarduteko aukera ere izan zuten, beti ere Arabako Foru Aldundiak, legealdiaren hasieratik, Eskualdearen etorkizun oparoarekin lotuta duen konpromisoa berresteko.
Nabarmenak...
LAUDIO
2025/11/07
LAUDIO
2025/10/09
LAUDIO
2025/10/03
LAUDIO
2025/09/02
Berri ikusiagoak...
LAUDIO
2024/04/04
LAUDIO
2024/06/04
BERRIA
2024/04/26
LAUDIO
2024/05/10
LAUDIO
2024/06/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























