Prentsa Aretoa
2017/04/10
Laudioko EAJ-PNV-k euskararekiko konpromisoa erakutsi du, gure herritik igaro den 20. Korrikako lekukoa eramanda
Laudion, 2017ko apirilaren 10ean. Iragan ostiralean, poztasunerako arrazoi bikoitza izan genuen laudioarrok. Dolumin Barikuko jardunaldi paregabe bat gozatzeaz gain, Korrikaren hogeigarren edizioa gure karrika nagusiak zeharkatzean, euskararen aldeko aldarria gure egiteko beta izan baikenuen. Makina bat euskaltzale eta euskaldunek haundi egin zuten Korrikaren edizio berri hau eta kasurako, gure herrian, euskararen aldeko, euskaldun egiten gaituen bakarraren aldeko konpromisoa nabarmena dela erakutsi genuen. Laudioko EAJ-PNV-k 2044 kilometroan lekukoa hartu zuen, euskalduntzearen alde, gure hizkuntzaren alde eta euskarak merezi duen errespetuaren alde egiten duen seinale, ez bakarrik munduko hizkuntza zaharrenetako baten gisa. Euskara hizkuntza paregabea da, gu guztion borroka merezi duena eta euskararekiko jeltzaleen konpromisoa bertan dirau. Eman diezaiogun euskarari merezi duen tokia. Gu ere euskararen alde, korrika! #BatZuk
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29