Prentsa Aretoa
2017/05/03
San Martin zelaiko akatsa bere horretan diraute
• Laudioko EAJ-PNV-k berretsi du, hauxe EH Bilduk egindako konpromiso faltaren beste adibide garbi bat da, eta gaineratu du: Ellakuriko kirol instalakuntzetan inbertitzea, ez du, inola ere, San Martingo zelaiko instalakuntzak alde batera utzi behar direnik”.
Argazkiak...
Laudion, 2017ko maiatzaren 3an. Zaintza falta, mantentze lanen eskasia, garbiketa falta, landare inausketa falta, akastun ureztatze sistema, erabili ezin daitekeen galdara, eta sartzerik ez duten aldagela eta aparkalekuak… hauexek dira, San Martingo futbol zelaiak aurkezten duten egoeraren zenbait alderdi.
EAJ-PNV-k Latiorro auzoan kokatutako kirol instalakuntzak erakusten zuen itxura ez-egokia salatu zuela bi hilabete baino zertxobait gehiago igaro direnean, gobernu taldea geldi mantentzea erabaki du, eta zelaiaren egoera gero eta txarragoa da.
Iragan otsailaren 14an, jeltzaleek futbol zelaiaren inguruko itxura txarra azpimarratu zuten, zehazki aparkalekuaren inguruan. Baina denborak aurrera egin ahala, inguruaren itxura txarrari beste arazo batzuk gehitu zaizkio: Inguruari dagokionez, aparkalekuan zuloak hortxe jarraitzen dute eta belar txarrak gero eta gehiago hazi eta handitu dira, inguruan sartzea ia ezinezkoa bihurtuz.
Kirol instalakuntzari dagokionez, bere horretan diraute, sarrailarik ez dagoenez, segurtasuna ere falta baita berton.
Ur sarearekin erlazionatutako arazoak ere hortxe jarraitzen dute: ureztatze sistemak huts egiten du, eta estolderiak ere ez du behar bezala funtzionatzen. Aldagelak ur beroaz hornitzen duen galdara matxuratuta dago eta horrexegatik dutxa bat hartzea ia ezinezkoa suertatzen da. Eta guzti hau gutxi balitz, belar artifizialak hutsuneak aurkezten ditu zenbait zonaldetan, eta horren ondorioz, instalakuntza erabiltzen duten futbolariek min har dezakete.
Arazoak beraz, bere horretan irauteaz gain, are handiagoak dira: eta gobernu taldeak ez du ezer egiten. Eta ez da jeltzaleek planteatutako kexari uko egin dionik bakarrik. Ezta gutxiagorako ere! Sorbalda eman dio ere San Martingo zelaian berehalako konponketa lanak exijitzen zituen eta herritarrek igorritako idazkiari.
Adibide berri honek agerian uzten dute EH Bilduk udal talde jeltzalearekin, eta horren bestez herriarekin lotutako konpromisoekiko ardura falta.
Eta laudioar jeltzaleek gaineratzen dute: Ellakuri bezalako beste kirol instalakuntzetan inbertitzeak ezin ditu beste egikaritze batzuk alde batera utzi behar, izan ere behar bezala funtzionatu behar baitute. Beharrezkoa baita udalerrian zehar sakabanatutako kirol instalakuntza guztiak behar bezala mantentzea, eurez behar bezala goza dezagun.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29