LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/05/03

EAJ-PNV-k Aretako tren geltokiko pasabidea kentzeko proiektua egikari dadin lortu du, Madrilen itxitako aurrekontu akordioaren eskutik

• Talde jeltzaleak adostutako proiektuen artean, Aretako tren geltokian egun den pasabidea kentzeko eta etorkizun hurbilean lur azpitik igaroko den pasabide berri bat egikaritzeko proiektua aurkitzen da.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV-k Aretako tren geltokiko pasabidea kentzeko proiektua egikari dadin lortu du, Madrilen itxitako aurrekontu akordioaren eskutik

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko maiatzaren 3an. Madrilgo gobernuak eta talde jeltzaleak erdietsitako aurrekontu akordioak bere lehen fruituak ematen ari da: fruitu nabarmen eta hurbilak, herritarren beharrak asetzen dituztenak.

 

Esaterako, Aretako tren geltokiko pasabidea kentzea, behin eta berriz EAJ-PNVk, Espainiako gobernuaren aurrean azken urteetan erregutako proiektua.

 

Aurrekontu akordioarekin, itxi egiten da oinezkoentzako pasabidea kentzeko proiektua eta martxan jarri lur azpitik joango den eta tren geltokiko bi nasak lotuko dituen pasabidea (bata Bilborako noranzkoan, bestea Urduñarako noranzkoan). Proiektuak gainera, egun existitzen den irisgarritasun oztopoa gainditzen du eta iragan 2016an Arrigorriagako neska batek bizitza galduen zuen istripuak berriz ere gerta daitezen ekidingo du.

 

Egi bihurtutako eta argia ikusten duten eskaera eta konpromisoak eta bere onuradun nagusiak, Bilbo eta Urduña udalerria lotzen duen Adif-en tren sareko erabiltzaileentzako, batik bat Laudion hartzen dituztenentzako, onuragarria izango den hau.

 

Aretako tren geltokiaren irisgarritasun arazoa gainditzen duen akordio berri bat, duda gabe, tren garraio publikoaren erabilera areagotu eta bultzatuko duena, baina batez ere, laudioar herritarrentzako ona izango den akordio bat, hortaz, euskal herritarrontzat ona izango den akordio bat.

 

Egi bihurtutako konpromisoak

Konpromiso bat: gure herria, Euskal Herria

Helburu bat: gure herria

Jomuga bat: Euskadi hobeago bat

Emilio Olabarria Bloga