LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/05/09

Ramiro González Ahaldun Nagusiak Lamuzako parkeko Kasinoa zaharberritzeko lanak erritmo onean jarraitzen dutela egiaztatu du gaur

• Jeltzaleak Aldundira heldu zireneko konpromisoa egia bihurtzen doa eta uztailerako obrak bukatuko dira, milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioa egin ondoren.

rss Ezagutzera eman
Ramiro González Ahaldun Nagusiak Lamuzako parkeko Kasinoa zaharberritzeko lanak erritmo onean jarraitzen dutela egiaztatu du gaur

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko maiatzaren 9an. Ramiro González diputatu nagusia Lamuzako parkeko Kasinoaren egitura sendotzeko eta inguruko urmaela zaharberritzeko egiten ari diren obrak bisitatu dituzte gaur, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru ahaldun Cristina González lagun duela.

 

Ahaldun nagusiak bere bisitarekin, ezarritako epeak betetzen doazela egiaztatzeko aukera izan du eta uztailerako laudioarrok Kasino eraberritu eta bere erabilera publikoko terraza bat izango dugu, Aldundiak milioi bat euro gehiago inbertitu ostean.

 

Berriz ere, argi geratu da, Arabar Aldundiak, jeltzaleak buru dituztenetik, Laudiorekin hitzartutako konpromisoa bere horretan segitzen duela, eta Lamuzako parkeko Musika Etxea eta Kasinoaren zaharberritzea, bere betebehar garrantzitsuenen artean aurkitzen dela.

 

Gogoan izan dezagun Aldundiak 2016an eta 2017an, guztira 2,5 milioi euro inbertituko dituela Musika Etxea  eta Kasinoa sendotu eta berreskuratzeko eta laudioarren eskaerak entzunda, haren terrazari ere erabilera publikoa emate aldera.

 

Hartutako konpromisoak egia bihurtzen. Arabarren eskaerak entzun, guztiona den herrialde oparo baten alde lan eginez.

Emilio Olabarria Bloga