Prentsa Aretoa
2017/05/16
Laudioko EAJ-PNV-k Aldundiak plazaratutako eskaerarekin bat egin eta EH Bilduri berehala, Lamuzako parkeko zaharberritutako eraikinen erabilerak zehazteko prozesua has dezan eskatu dio
• Eta, berehalako kudeaketa bat beharrezkoa dela gehitu du, eraikinak hutsik gelditu ez daitezen. Hutsik geratuko balira, eraikinak are gehiago narriatuko lirateke.
Laudion, 2017ko maiatzaren 16an. Laudioko EAJ-PNV-k Arabako Foru Ahaldun Ramiro Gonzalezek plazaratutako eskaerarekin bat egin du eta Laudioko udal gobernuari, berehala eta atsedenik hartu gabe, Lamuzako parkeko eraberritutako eraikinen erabilera definitu eta zehaztu dezan eskatu dio.
Parkeko Musika Etxea eta Kasinoa zaharberritzeko foru konpromisoak aurrekontu gastu “oso garrantzitsua” suposatu zuen. Hori dela eta, Aldundiak EH Bilduren gobernu taldeari, foru administrazioarekin eta herritarrekin hartutako konpromisoa betetzen has dadin exijitu dio. Halaber, Laudioko EAJ-PNV- k bat egiten du eskaerarekin eta udal administrazioak baten baino gehiagotan erakutsitako geldotasuna alde batera utzi diezaion eskatu eta eraberritutako eraikinen erabilera zehazteko prozesuari ekin diezaion erregutzen dio. Horrez gain, eraikinak hutsik eta erabilerarik gabe gelditu ez daitezen berehalako kudeaketa bat has dezan eskatu diete jeltzaleek. Izan ere, eraberritutako espazioak hutsik geldituko balira edo ezbalira erabiliko, eraikinen narriadura larria izango baitzen.
Era berean, Laudioko EAJ-PNV-k bere egiten ditu Arabako Ahaldun Nagusiaren adierazpenak eta eraberritze prozesu betean aurkitzen den eraikin multzoaren kontserbazioaren jabe egin dadin, EH Bilduri bere konpromisoa erakutsi dezan eskatu dio. Eraberritzeak, Arabako foru instituzioak herrialdean egindako inbertsio handiena izan da eta da, zehatz-mehatz, Lamuza parkeko eraikin nabarienak erabat zaharberritzerako 9 milioi euro.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29