Prentsa Aretoa
2017/09/05
Laudioko EAJ-PNV, EH Bilduk jai irekiak egitearen alde agertutako interes urriaz kexu da
• 2014az geroztik, udal talde jeltzaleak, EH Bilduren gobernu taldeak planteatutako jai egitarauaren izaera baztertzailea kritikatu du, laudioar biztanleriaren zati handi bati uko eginez eta bakar batzuen probetxurako.
Laudion, 2017ko irailaren 5ean. Laudioko EAJ-PNV, bere udal taldearen eskutik, laugarrenez, EH Bilduk erakutsitako jarrera positibista kritikatu du, San Roke jaiak bukatu eta berehala.
Lau urte hauetan, gobernu taldeak, akats berberak bete ditu, Laudioko jaien antolakuntzari dagokionez. Lau urte horietan, laudioar biztanleriaren zati handi bati lepoa eman zaio, baita abuztuaren 15etik 17ra eta 23tik 27ra bitartean hurbildutako bisitariei ere.
Laudioko jeltzaleek, elkarte, ostalari eta zenbait auzokideren kexak biltzeko aukera izan dute. Horien arabera, beste urte batez, Erroke Deunaren omenezko jaiak, erakargarri, parte hartzaileak, globalak, bazterketarik gabeak, eta jai esparru desberdinetara irekitakoak bihurtzeko aukera berri bat galdu du udal gobernuak.
Bildutako kexen artean, bat besteen gainetik nabarmentzen da: jaiak ekitaldi baztertzaile bihurtzen ahalbidetu dutela; biztanle talde itxi bati zuzendutako jaiak izan direla. Kexu dira, izan ere beste urte batez, txosnagunea, Udalaren babes osoa jaso baitu, herriguneko beste esparru batzuk hipotekatuz.
Txosnagunean kontzentratutako ekitaldiek, beste jai esparruak guztiz makurtu zituzten, eta modu berean, txosnaguneaz aparteko jai egitaraua hautatzen zutenek, etzuten eskaintza zabalik ezta txikirik aurkitzen.
Laudioko EAJ-PNV, zezen plaza bezalako jai esparruek bizi duten debaluazioaz kexu da (aurten pare bat hitzordu antolatu dira bertan, eta udal kostu handia suposatzen du); Zumalakarregi etorbidean kokatutako eskenatoki handiak ere gabeziak agertu ditu: AC/DCren bertsioak egin zituen eta abuztuaren 16an gure herrira hurbildutako jaizaleen oniritzia jaso zuen taldeak arazo serioak izan zituen eskenatoki/kamioi egitura dela eta. Eta beste batzuetan, Herriko plazan eta txosnagunean antolatu ziren musika emanaldiak akustikoki zapaldu ziren, eskaintza musikala ere zeharo ahulduz.
Baina jaietako hanka sartzeak ez dira jai esparruei bakarrik mugatzen. Ekintza eta jardueren eskaintza ere ahula izan da. Beste urte batez, ez da berbenarik antolatu, adin nagusikoen eskaera asetzeko; adibidez, Odoloste Egunean Herriko enparantzaren inguruetan bizitako jai hutsunea esanguratsua izan da. Beste urte batez, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeak jai hauetako ahaztuak izan dira, nahiz eta laudioar ostalariek gupidatsu agertu, eta hauek bai: ostalariek nerabeentzako hitzordu bat, diskodantza, alegia, antolatu duten.
Beste urte batez, eta asko dira jada, gobernu taldeak planteatutako jai egitarauak sorbalda ematen diela, herriko jaiak maite dituzten multzo handi bati; horregatik, nabarmentzekoa da kuadrilek eta jai talde historikoek, baita klubek ere betetzen duten lana. Atsedenik hartu Gabe aritzen dira lanean, San Roke jaiak handi egitearren, eta jaiak jai eta denonak izan daitezen: inor baztertu Gabe, guztiz irekiak.
Eta non dira jai egitarauak?
Ehunka dira aurten jaietan zer eta non eskaintzen zen jakin Gabe herrigunera hurbildu direnak. Gardea, Areta edo eta herriguneko zenbait puntutako auzokideek ez dituzte euren postontzietan jai egitaraurik jaso. Eta herrigunean diren ostalariek ere ezin izan dituzte programak eskaini, inor ez baita ostalariekin kontaktuan jarri programa batzuk luzatze aldera.
Jai egitarau hauek, beste puntu batzuetan banatu baziren ere, euren edukiak beste gora behera batzuk bizi izan zituen: Demokraziaren babesletzat euren buruak dituztenek, Alkatetzako dekretuaz baliaturik, zenbait kontratazio burutu zituzten, hala nola, San Rokeetako zenbait emanaldi eta baliabide tekniko desberdinen hornikuntza eta instalazioa.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29