LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/09/26

Erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia ostegun honetan Kultura Etxean

• Gure Esku Dago plataformako bozeramaile Zelai Nikolasek eta Emilio Olabarri jeltzaleak eskainitako hitzordua izango da.

rss Ezagutzera eman
Erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia ostegun honetan Kultura Etxean

ARGAZKIA JAITSI

Laudion 2017ko irailaren 26an.  Zelai Nikolasek, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago plataformako bozeramaileak eta bere garaian Diputatuen Kongresuan, Euskal Jeltzaleen taldearen bozeramaile izandako eta egun Eusko Jaurlaritzako aholkulari den Emilio Olabarriarekin batera, hitzaldia eskainiko du, datorren ostegunean, irailak 28, arratsaldeko 19:00etatik Aurrera, Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan. Erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia, Urriaren 1eko bozka egunerako egun gutxi falta direnean egingo da, Kataluniako prozesua borborka dagoenean. Urriaren 1ean, Generalitateak, katalanek espainiar Estatuko zati izaten jarraitu edo estatu libre, subirano eta independiente bat osatzeko erabakia har dezatenerako eguna da, eta osteguneko hitzaldiak, erabakitzeko eskubidearen inguruan sortutako zalantzak argitze aldera antolatuko da.

 

Erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia

  • Irailak 28, osteguna
  • 19:00etan
  • Arraño aretoa, Laudioko Kultura Etxean
  • Zelai Nikolas (Gure Esku Dago) eta Emilio Olabarria jetzalearen eskutik
Emilio Olabarria Bloga