Prentsa Aretoa
2017/11/02
Eusko Jaurlaritzak sustatuko ZINEMA EUSKARAZ programak presentzia handiagoa izango du Araban, Laudio Top Zinemarekin sinatutako akordioari esker
- Laudioko aretoa abenduan hasiko da programan sartutako filmak ematen; horrez gain, Bidaiariak zinera ekimenarekin ere bat egingo du.
Gasteizen 2017ko azaroaren 2an. Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bidez sustatzen duen Zinema Euskaraz programak Araban duen presentzia areagotuko du, bere pelikula-katalogoa emateko xedearekin Laudio Top Zinemarekin sinatu duen akordioari esker. Laudioko zinema areto bakarrak bate gin du, baita ere, EZAEk (Euskadiko Zine Aretoen Elkartea) kudeatu eta Jaurlaritzak babesten duen Bidaiariak Zinemara programarekin eta honen bidez ekimenak eskaintzen dituen abantailez gozatzeko aukera izango dute ikusleek.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagasti akordio honen aurkezpenean izan da gaur, Laudioko zinema aretoan. Berarekin batera, Laudioalde Lanbide Eskolan dagoen zinema aretoa kudeatzen duen DECU Audiovisuales y Cultura enpresaren arduradun Jose Duarte eta EZAEko presidente Alfonso Benegas egon dira.
Eusko Jaurlaritzak esfortzu ekonomiko bat egiten du, Zineuskadiren bitartez, euskarazko zine-eskaintza esanguratsua irits dadin gure zine-aretoetara. Helburua da ahalik eta ikusle gehienengana iristea; Laudioko aretoarekin sinaturiko akordioari esker, Zinema Euskaraz programa Aiaraldeko eta Arabako milaka pertsonengana hurbilduko da”, adierazi du Atorrasagastik.
Zinema Euskaraz eta Bidaiariak zinera programen bitartez, Laudoko aretoak bere eskaintza hobetuko du eta, halaber, ikusleentzako deskontu-programa arrakastatsu batean parte hartuko du. Zinema Euskaraz programak euskaraz bikoiztutako filmen aukeraketa bat eramaten du, urtero, euskal zinema-aretoetara. Zineuskadiren eta EITBren arteko akordio batek pelikula horien promozio-kanpainak errazten ditu erakunde publikoaren hedabideetan; EZAErekin sinaturiko lankidetzak, bestalde, Zinema Euskaraz programaren barruan bultzaturiko pelikulak zine-areto komertzialetan estreinatzea bermatzen du.
2017 urtean zehar, Zineuskadik euskaraz bikoiztutako zortzi nazioarteko estreinaldi aurkeztu ditu Euskadiko zine-aretoetan, animazioko filmak guztiak ere; eta euskarazko zinema milaka ikuslerengana hurbildu du. Aipatu beharra dago Zinema Euskaraz programak presentzia xumea zuela orain arte arabar lurraldean, Bizkaia eta Gipuzkoan zuena baino askoz ere txikiagoa. Laudio Top Zineman egoteak Araban duen presentzia areagotuko du datorren abendutik aurrera.
EZAEk bestalde, Bidaiariak zinera kanpaina sustatzen du urtero, Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bidez ematen dion laguntzarekin. Bere xedea da euskal eta Europako zinearen kontsumoa sustatzea eta zine-aretoetako erabiltzaileak areagotzea. Aurreko bi urtetan izandako arrakastaren harira, EZAEn sarturiko ekimen pribatuko 59 zine-aretok, Laudioko aretoa barne, deskontu bat eskainiko dute txartelen prezioan, zinerik onenaz gozatzeko aukera eskainiz. 2016. Urtean, 20.000 ikusle baino gehiagok tarifa murriztuko txartela ordaindu zuten 12 pelikula ezberdin ikusteko.
168 eserleku dituen Laudioko zinemak, orain arte, bi saio ematen zituen astean, Laudioko Udalarekin sinatutako akordio baten ondorioz. Orain, udal programazioaz gain, aipaturiko bi programa horietako filmak eskainiko ditu, eta zinema-saioak, larunbatera mugatuta orain arte, asteko beste egun batzuetara hedatuko dira.
PROGRAMACIÓN DICIEMBRE
Abenduak 8 eta 10 :
17:30 Hurrak eta lapurrak (haurrak)
20:00 La librería
Abenduak 17 :
17:30 Paddington (eus. haurrak)
Abenduak 22 :
18:00 Coco (haurrak)
Abenduak 26 eta 28 :
17:30 Ferdinand (haurrak)
20:00 Asesinato en el Orient Express
Abenduak 29:
17:30 Coco (haurrak)
20:00 Coco
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29