LAUDIO

Prentsa Aretoa

2020/12/10

Laudioko alkatea, Ander Añibarro, EUDELen Batzorde Eragilearen kide berria

EUDELeko gobernu-organoan, Añibarro Euskadiko udalerrien ordezkari izango da 2023ra arte

rss Ezagutzera eman
Laudioko alkatea, Ander Añibarro, EUDELen Batzorde Eragilearen kide berria

ARGAZKIA JAITSI

Laudioko alkate Ander Añibarro Maestre gaur bihurtu da EUDELen Batzorde Eragilearen kide. EUDELeko gobernu-organoa hiru lurralde historikoetako hamabost alkatek osatzen dute, eta Amurrioko alkate izandako Josune Irabienek utzitako hutsunea beteko du Añibarrok. Hain zuzen, Irabien joan den azaroan Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari izendatu zuten.

Lanbidez erizaina, Ander Añibarro Maestre Laudioko alkate izendatu zuten, hots, Arabako populatuena den udalerrikoa, 2019ko maiatzeko azken udal-hauteskundeetan. 31 urte dituelarik, Añibarro EUDELeko zuzendaritzako alkaterik gazteena da, eta udal-politikagintzan ibilbide zabala du: Laudio bere herriko zinegotzi gisa hasia (2015), inguruko herrien zerbitzuko lana zabaldu du Aiarako Eskualdeko presidente gisa (2015-2019). Era berean, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari izan da, 2017. eta 2019. urteen artean; Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren aholkularia 2017an, eta, ondoren, Kultura eta Hizkuntza politika sailako aholkulari 2019an izan da.

Gaur goizean, Batzorde Eragileko kide gisa, urteko azken bilkura telematikoan hartu du parte, elkarteburuarekin, bi elkarteburuordeekin eta gainerako alkateekin batera. Gaurtik aurrera, Laudioko alkateak funtzio berriak hartuko ditu udal-autonomiaren eta tokiko interesen defentsan; Euskadiko udalerrien ordezkari izango da erakunde-arteko hainbat foro eta taldetan.

EUDELeko Batzorde Eragilea

EUDELen 2019-2023 epealdirako gobernu-organoa Elgoibarren eratu zen joan den irailaren 19an, maiatzeko udal-hauteskundeen ostean, Euskadiko udalerrien ezohiko batzar orokorrean. 2019ko Batzarrean, legealdi honetan Euskadiko udalerrietan alkatetza duten taldeen artean adostutako hautagaitza bateratu bat bozkatu zen. Batzorde Eragilea elkarteburu batek, bi elkarteburuordek eta hamabi batzordekidek osatzen dute.

Emilio Olabarria Bloga