LAUDIO

Prentsa Aretoa

2021/02/15

EAJ-PNV Laudiok omenaldia egin dio Xabier Agirreri, abertzaletasunaren ordezkari historikoari

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Laudiok omenaldia egin dio Xabier Agirreri, abertzaletasunaren ordezkari historikoari

ARGAZKIA JAITSI

Gaurkoa dolu eguna da jeltzaleontzat. Atsekabe handiz Xabier Agirreren heriotza jakinarazten dizuegu, abertzale arabarron erreferente historikoa.

Pertsona handi batek utzi gaitu, gure herriaren askatasunen defendatzaile eta militante porrokatuak. Abertzale handia eta buruzagi politikoa, klandestinitatetik Alderdi Jeltzalea Araban gaur egun denaren oinarriak ezartzen hasi zen belaunaldiaren adibidea.


Ibilbide politiko bizia izan zuen EAJ-PNVren baitan. Bi aldiz izan zen Araba Buru Batzarreko presidente eta EBBko burukide hainbat agintalditan.
Erakundeetan ere ardurak izan zituen: Herrizaingo sailburuordea, Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea, Eusko Legebiltzarreko Legebiltzarkidea eta Arabako Diputatu Nagusia.


Gizon zintzoa eta bere ideiekin koherentea, Xabier Agirre erreferente politikoa izan da Araban, eta EAJ-PNVn bere sehaska politikoa izan duten pertsona askorentzat ispilu. Xabier, agur eta ohore! Goian bego!

Laudio Batzokiko koadroaren harrerako argazki honek bearen lanari egindako omenaldi txiki eta merezitzat balio du. 1985eko abuztuaren 10ean izan zen.

Emilio Olabarria Bloga