Prentsa Aretoa
2021/03/02
Emakumeen Nazioarteko eguna: Martxoaren 8a
”Guk lortuko dugu”.
Alderdikide estimatuok:
Egun gutxi barru ospatuko dugu Emakumeen Nazioarteko eguna. Martxoaren 8a ez da beste edozein hitzordu bat, gure egutegian toki berezi bat irabazi duen eguna baizik. Historian zehar, emakumeek mundua bizitoki bidezkoagoa bihurtzeko egin duten Ian eskergak merezi duen aitortza da, zuzena eta egokia. Gure gizarteetan den-dena baldintzatuta dago genero banaketarekin eta, jakina, berdin gertatzen ari da COVID-19ak eragin duen pandemia honetan. Krisi honetan ere emakumeek eraman dute eta eramaten ari dira osasun arretaren eta zainketen zamaren zatirik nagusiena.
Pandemiak areagotu egin ditu emakumeek orain arteko bidean eta oraindik ere bere egunerokotasunean benetako berdintasuna, berdintasun bidezko eta eraginkorra, lortzeko aurkitzen dituzten eragozpenak eta oztopoak. Bide honetan, aurrera egiten saiatzen ari gara, eta benetan uste dugu lortzen ari garela. Euzko Alderdi Jeltzaleko kideok, Alderdi hau osatzen dugun emakume eta gizonok, bidea egiten ari gara eta egiten jarraituko dugu; “Guk lortuko dugu”.
EAJ-PNVn ondo baino hobeto dakigu zertaz ari garen emakumeek Alderdi honen eta Euskadiren alde egin duten lana aldarrikatzen dugunean. Guda Zibila baino lehen, guda garaian eta guda ostean, klandestinitatean zein demokrazia garaian, EAJ-PNVko emakume alderdikide eta alderdizaleek lan eskerga egin dute, lan ordainezina, ia beti ezkutuan eta oso gutxitan aintzatetsia. Etxean, kalean eta Batzokian.... euskara irakatsiaz debekatuta zegoenean, kaleko militantzian, bozketa orriak gutunazaletan sartuaz, Uri Erakundearentzat diru apurren bat ateratzeko tortillak prestatuaz, belaunaldi berriei demokraziaren oinarriak eta ideario jeltzalea irakatsiaz , erantzukizun publikoak beren ga in hartuaz.... Gure Alderdia ez litzateke gaur egungoa izango lehengo eta oraingo emakume alderdikideengatik izango ez balitz. Zurekin kontatu nahi dugu emakume eta gizon guztion artean herri berdintzaile eta parekidea eraikitzen jarrai dezagun .
Horregatik, Euzkadi Buru Batzarraren aldetik animatu nahi zaituztegu aurrera egiteko urratsak emateko daukagun kemena erakusten eta lorpen berriak erdiesten laguntzera, berdintasun hori benetakoa eta eraginkorra izan dadin. Zuri, EAJ-PNVko emakume zarenari , eskatu nahi dizugu argazki bat edo bideo bat egitea eta zure sare sozialetan partekatzea. Eta zuri, EAJ- PNVko gizonari, eskatzen dizugu zure sare sozialetan parteka dezazula emakume alderdikideek sortuko dituzten edukiak. Berdintasuna denoi dagokigun ataza delako, emakumeoi eta gizonoi. Erantsita bidaltzen dizugun azalpen orria, gutako bakoitzak bat egin dezan Alderdiak bultzatzen duen ekimen honekin .
Eskerrik asko!
Guk Lortuko Dugu!
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29