Prentsa Aretoa
2021/11/28
Ander Añibarro alkatea Eusko Legebiltzarrean izan da Aiaraldeko ekonomia suspertzeko ponentziaren txostena onartzeko
Ganberako osoko bilkurak Aiara eskualdearen egoera sozioekonomikoa aztertzeko ponentziaren txostena onartu du
Hainbat hilabetetan gogor lan egin ondoren, Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio gaur EAJ-PNVk eta PSE-EEk Aiarako eskualdea eta Bizkaiko Urduña, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldo herrien ekonomia suspertzeko bultzatutako ponentziaren ondorioei; izan ere, Covid-aren krisiak enpleguan eragin du. Alaitz Zabala legebiltzarkideak balioan jarri du "Ekonomia dibertsifikatzeko, industria modernizatzeko eta Euskadiren garapen iraunkorra eta homogeneoa bultzatzeko" Eusko Legebiltzarrak hartutako konpromisoa. Konpromiso horren ondorioz, inplikatutako administrazioek 24-26 milioi euroko bi plan ezarri dituzte. Lehenengo plana berehala egitekoa izango da, eta 3 hilabeteko epean prest egon beharko du. Bigarrena estrategikoagoa izango da, eta epe ertainean lortu nahi diren helburuak garatzeko beharrezkoa den "plangintza ekonomikoa, finantzarioa eta antolamendukoa" jasoko du. Jeltzaleen ordezkariak ziurtatu duenez, bi tresna baliotsuak izango dira, eta eraldaketa sozialerako eta ekonomikorako palanka izango dira. "Ahaleginak batu ditugu krisiaren ondorioak gutxitzeko, langileei, enpresei eta ekonomia txikiei laguntza emateko", zehaztu du Zabalak.
Inbertsioaren zati handi bat industria modernizatzeko eta lurzoru eta eraikin industrialak berreskuratzeko izango da, 10 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Gainerakoa, 24-26 milioira iritsi arte, hezkuntza eta prestakuntza jardueren, hiri-berroneratzearen, azpiegituren, turismoaren, kulturaren edo lehen sektorearen artean banatuko da. "Txosten honek inguru honetan bizi eta lan egiten duten pertsonen bizimodua hobetzeko balio izatea espero dugu. Ziurtasunak eta aukerak transmititu nahi ditugu. Ez dugu inor babesik gabe utzi nahi", adierazi du.
EAJ-PNVko legebiltzarkideak baikortasun eta itxaropen mezuarekin amaitu nahi izan du hitzaldia, "Aldaketarako aukerak benetakoak direlako". "Euren kezkak gureak dira, euren beldurrak ulertzen ditugu, eta elkarrekin lan egin dugu konponbidea bilatzeko. Gaur aurkezten ditugun planek konfiantzazko palanka izan nahi dute, eta orain inplikatutako erakundeek garatu beharko dituzte. Etorkizuna dago, aldaketarako aukerak daude, egoera iraultzeko aukerak daude eta estrategia dago. Gure konpromisoa zen elkarrekin aurrera egitea, lankidetzan aritzea eta tresnak diseinatzea eraldaketa berriz bultzatzeko. Erabili dugun ahalegina eta denbora inbertsio ona izan dela uste dut. Eta, noski, merezi izan du". Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritza, Arabako eta Bizkaiko Aldundiak, Aiarako Koadrila eta Nerbioi Mankomunitatea arduratuko dira txosten honetan aurreikusitako ekintzak gauzatzeaz. Eztabaida Laudioko, Amurrioko, Okondoko eta Aiarako alkateek eta Aiarako Kuadrillako presidenteak jarraitu dute.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29