Prentsa Aretoa
2022/08/29
Laudiok eta Aldeakemadak senidetzea ofizialdu dute
Laudioko eta Aldeaquemadako Udalak senidetzea sinatu dute Ander Añibarro alkatea eta EAJ-PNV udal Taldeko zinegotziak bertan zirela

Laudioko eta Aldeaquemadako Udalak senidetzea sinatu dute Ander Añibarro alkatea eta EAJ-PNV udal Taldeko zinegotziak bertan zirela.
Jaen iparraldeko herri txikitik hainbat ordezkari bertaratu ziren, horien artean Manuel Fernández Vela alkatea. Bilkura aretora Laudioko bizilagunak ere hurbildu ziren, Aldeakemadakoak.
Ekitaldiak, sanrokeetan kokatua, Herriko Plazan jarraitu zuen Itxarkundia Dantza Taldearen dantzekin eta Laudioko Andaluziako Etxeko sevillarrekin. Ekitaldia Arloteek eman zioten amaiera kontzertu batekin.
Alkate jeltzaleak adierazi zuenez, "senidetze horren helburua da bi herrien arteko harreman eta adiskidetasun etengabeak sendotzea eta elkarren arteko lankidetza bultzatzea, elkar hobeto ezagutzeko, elkar ulertzeko, esperientziak trukatzeko eta elkarrekin lankidetzan aritzeko".
FUENTE: Ayuntamiento de Laudio
Nabarmenak...
BERRIA
2023/01/19
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/05/07
LAUDIO
2021/07/22
LAUDIO
2022/01/20
LAUDIO
2021/09/22
LAUDIO
2021/09/26