Prentsa Aretoa
2023/07/07
EAJ-PNV Laudio harrituta agertu da EH-BILDU-OMNIA Gobernu Taldeak gastuak handitu dituelako
Udal talde jeltzalearen ustez, Gobernu talde berriak gardentasun falta izan du informazio hori herritarrei helarazterakoan, soldaten eta esleipen ekonomikoen murrizketa bat salduz, errealitatearekin bat ez datorrena
Laudio, 2023ko uztailaren 7a. 2023-2027 legegintzaldiko lehen osoko bilkurak ezusteko albiste bat ekarri digu: EH-BILDUk eta OMNIAk osatutako Gobernu Taldeak Laudioko Udaleko zinegotzien pertzepzio ekonomikoak handitzea hartu du lehen erabakitzat.
Duela lau urte esleipen ekonomikoak kritikatu ondoren, oposiziotik EH-BILDUk "onartezintzat" jo zituenak, orain, Gobernu Taldera iristen direnean, horiek handitzea erabakitzen dute. Horrela, EH-BILDUko eta OMNIAko taldea mantentzeak urtero ekarriko duen kostua 350.000 eurotik gorakoa izango da, aurreko legegintzaldian baino ia 20.000 euro gehiago. "EAJ-PNVtik ez ditugu legealdi honetarako ezarri diren soldatak eta esleipenak kritikatzen edo gaitzesten, baina harritu egiten gaitu kostuaren igoera horrek, gu agintean geundenean jasan behar izan ditugun kritiken ondoren", adierazi du Ander Añibarro bozeramaile jeltzaleak.
Egia da alkateak eta liberatutako zinegotziek jasoko dituzten soldatak aurreko legegintzaldikoak baino txikiagoak direla, baina murrizketa hori konpentsatu egiten da zinegotziei esleipen handiagoak emanez, bereziki gobernu-taldekoei, osoko bilkurara, batzordeetara eta gainerako gobernu-organoetara joateagatik.
Horrela, liberatuta ez dagoen Gobernu Taldeko zinegotzi batek hilean 1.120 euro kobratuko ditu Osoko Bilkurara joateagatik, aurreko legealdian baino ia %20 gehiago. Gainera, EHBILDUk eta OMNIAk esleipen ekonomiko berri bat sortzea, orain arte ez zegoena, Batzordeen Lehendakaritza, eta, beraz, 370 euro kobratuko dituzte komisio bakoitzeko. Horrek esan nahi du, oro har, gobernu-talde honek %5,1 gastu gehiago jasoko dituela 2023-2027 aldian.
"Ez gintuzten konbentzitu atzo EHBILDUk eta OMNIAk horri buruz osoko bilkuran eman zituzten azalpen apurrak. Gure ustez, aldarrikatzen duten gardentasunaren esparruan, zuen diskurtsoa ezin da alkatearen gastuaren murrizketan zentratu eta datuak osotasunean ematea ahaztu, egia ezkutatuz: Gobernu Talde honek aurreko legegintzaldikoak baino kostu handiagoa ekarriko diela herritarrei", amaitu du Añibarrok.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29