Prentsa Aretoa
2023/07/21
EAJ-PNVk erabateko babesa adierazi die Glavistako langileei, Laudion egindako manifestazioan
"EAJ-PNVk enplegu berriak sortzea eta eskualdean daudenak mantentzea defendatzen eta babesten jarraituko du, baita Glavista enpresa bezalako prozesuen eraginpean egon daitezkeen langileei erabateko babesa ematen ere"
Glavistako langileek elkartasun eta babes uholdea jaso zuten atzo arratsaldean auzotarren aldetik deitutako manifestazioan, bai eta EAJ-PNVren Laudioko Udal Taldearen aldetik ere, Ander Añibarro bozeramailea buru zela, Euzko Alderdi Jeltzaleko beste hainbat kargurekin batera.
19:00etatik aurrera, manifestazio handi batek Laudioko kaleak zeharkatu zituen, Glavista enpresako langileei babesa adierazteko eta zuzendaritzari enpresaren bideragarritasuna bermatzeko eskatzeko.
Aiarako eskualdea beste behin ere lanpostuen defentsan altxatu da. Oraingo honetan, Glavistako 240 langileen alde. Izan ere, Glavistako hartzekodunen konkurtsoaren eta erosketaren prozesua eteteko arriskuak kinka larrian jarri du langileen etorkizuna.
Hori dela eta, eskualdeko ehunka bizilagunek lantegiaren bideragarritasuna bermatzeko neurriak eskatu dituzte, Glavistako planten ataritik abiatuta.
"EAJ-PNVk enplegu berriak sortzea eta eskualdean daudenak mantentzea defendatzen eta babesten jarraituko du, baita Glavista enpresa bezalako prozesuen eraginpean egon daitezkeen langileei erabateko babesa ematen ere".
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29