Prentsa Aretoa
2024/09/10
EAJ-PNVk Laudioko EH Bilduren Gobernuari gardentasun falta leporatu dio
Alderdi jeltzaleak alkateari zuzendutako idazki bat erregistratu du, 10 eguneko epean erantzunak eskatzeko, Udalak oposizio-lanerako funtsezko informazioa emateko duen ezintasunaren aurrean
Laudio, 2024ko irailaren 10a – Euzko Alderdi Jeltzaleak, Laudion, beste behin ere, bere kezka eta gogaitasuna adierazi du EH-Bilduren egungo Gobernu Taldeak udalburu duen gardentasun faltaren eta etengabeko blokeo informatiboaren aurrean. Udal osoko bilkuretan eta Gobernu Batzarretan informazio garrantzitsua behin eta berriz eskatu arren, alderdi abertzaleak ez du informazio hori emateko betebeharra bete, eta EAJ-PNVk oposizio arduratsu eta eraginkorra egiteko duen eskubidea oztopatu du.
Ander Añibarro Laudioko Udaleko Talde Jeltzalearen bozeramaileak salatu duenez, "berriro ere, Gobernu Taldearen jarrera erabat oztopatzailea izan dugu, eta egoera horrek, udal kontroleko gure lana behar bezala garatzea eragotzitzeaz gain, herritarrei zuzenean eragiten dieten gaietan gardentasun falta nabarmena dakar, hori baita udal kudeaketa osoaren azken helburua".
EAJ-PNVk eskatutako eta EH-Bilduk eman ez dituen dokumentu ugarien artean, besteak beste, kontratazioekin lotutako espedienteak daude, dirulaguntzen ebazpenarekin eta segurtasunari buruzko txostenekin lotutakoak.
"Onartezina da, eskaera askoren ondoren, udalerriarentzat funtsezkoak diren gaiei buruzko erantzun argirik jaso gabe jarraitzea. Egoera horren adibide argia da EH Bilduko gobernu taldea ez dela betetzen ari oposizioan daudenean aldarrikatzen dituzten gardentasunaren eta gobernu onaren oinarrizko printzipioak ", adierazi du bozeramaile jeltzaleak. "Informazioa eskuratzea oinarrizko eskubidea da, ez bakarrik oposizioko zinegotzientzat, baita Laudioko bizilagunentzat ere, lan egiten dugunontzat", gaineratu du.
Berehalako konponbideak
Erantzunik jaso ez denez, EAJ-PNVk idazki bat erregistratu du Laudioko alkate Ainize Gastakari zuzenduta, 10 egun balioduneko epe luzaezinean eman beharreko informazioa emateko eskatuz. "Informaziorako dugun eskubidea urratzen jarraitzen badugu, beste instantzia batzuetara jo beharko dugu, dagozkigun eskubideak babesteko", ohartarazi du Añibarrok, eta gogorarazi du "EAJ-PNVk berretsi egiten duela udal-kudeaketan gardentasunarekin eta kontrol demokratikoarekin dugun konpromisoa, eta eskatzen diogu Udal Gobernuari bete dezala eskatutako informazioa ezarritako epeetan emateko betebeharra".
"Ezinbestekoa da Udalaren funtzionamendu egokia bermatzea eta zinegotzi guztien informaziorako eskubidea errespetatzea, indarrean dagoen legediak ezartzen duen bezala", amaitu du Ander Añibarrok.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/03
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29