LAUDIO

Prentsa Aretoa

2024/10/16

EAJ-PNVk EH-Bilduri eskatu dio bete dezala Jesus Guridiren plazari buruzko osoko bilkuraren akordioa

Alderdi jeltzaleak ofizialki eskatu dio alkateari ezohiko batzorde bat deitzeko eta Laudioko bizilagunekin hartutako konpromisoak lehenbailehen betetzeko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk EH-Bilduri eskatu dio bete dezala Jesus Guridiren plazari buruzko osoko bilkuraren akordioa

ARGAZKIA JAITSI

Laudio, 2024ko urriaren 16a. – Ia bost hilabete igaro dira Latiorro auzoan Jesus Guridiren plaza birmoldatzeko mozio bat onartu zenetik eta, orain arte, Gobernu taldeak ez du adostutako puntuetako bat ere bete. Hori dela eta, Laudioko Udaleko EAJ-PNV Udal Taldeak salatu nahi du EH-Bilduk ez duela betetzen eta ez duela itxuraz interesik osoko bilkuraren akordio honekin.

Maiatzeko osoko bilkuran, Gobernu Taldeari eskatu zitzaion gehienez ere bi asteko epean dagokion arloko informazio-batzorde bat deitzeko, eta eragindako bizilagunei dei egin zitzaien Gobernu aldaketaren ondorioz geldirik dagoen auzoarentzat berebiziko garrantzia duen proiektu hori jorratzeko. Ander Añibarro EAJren Udaleko bozeramaileak deitoratu duenez, "Ainize Gastaka alkatearen taldeak epea ez betetzeaz gain, bilera noiz egingo den ere ez du argi utzi". Gainera, "gardentasun eta parte-hartze promesak egin arren, laudioarrekin erabateko konpromiso falta ikusi dugu", gaineratu du.


Herritarrekiko konpromisorik eza

Aurreko legealdian, Añibarro alkatearekin, auzo-batzarretan auzoek egindako eskaeren ondorioz, Latiorro auzoko Jesus Guridi plazaren ingurua birmoldatzeko proiektua idatzi zen, espaloiak eraberritzeko, arrapala irisgarriak sortzeko, aparkaleku bat egiteko, argiteria publikoa berritzeko, saneamendurako, ureztatzeko, lorategiak eta bidegorriak jartzeko... Baina, agintaldi honetan, EH-Bilduk parte-hartzea sustatu eta bizilagunei entzuteko presuntzioa duen arren, errealitateak kontrakoa erakutsi du. Hilabeteak igaro dira eta ez dute aurrera egin herritarrek lehentasunezkotzat jotzen duten proiektu batean.

Horregatik guztiagatik, "EAJ-PNVtik eskaera bat erregistratu dugu koalizio abertzaleko alkateari mozioan jasotako puntuak bete ditzala eta dagokion arloko ezohiko batzorde bat dei dezala 15 eguneko epean, auzoaren egungo egoerak eragindako jabeen erkidegoak gonbidatuz gai hau lehenbailehen jorratzeko", adierazi du Añibarrok.

Gainera, proiektua etorkizun hurbilean gauzatuko dela bermatzeko beharrezko baliabide ekonomikoez hornitzeko konpromisoa gogorarazi zaio. "Ezin da alde batera utzi osoko bilkuraren akordio bat, eta, are larriagoa dena, ezin zaie jaramonik egin Udalak entzungo diela eta haien beharrei erantzungo diela espero duten herritarren eskaerei", gaineratu du zinegotzi jeltzaleak.

EAJ-PNVk Jesus Guridi plazaren ingurua hobetzeko eta garatzeko konpromisoa berresten du eta Gobernu taldeari osoko bilkuraren erabakiak bete ditzala eta Laudioko herritarren eskubideak errespeta ditzala eskatzen jarraituko du. Horretarako, "funtsezkoa da Gobernu Taldeak erantzukizunez jokatzea eta ezarritako epeak betetzea, udalerriaren garapenerako eta hobekuntzarako garrantzitsua den proiektu honek ahalik eta azkarren aurrera egin dezan", amaitu du Ander Añibarrok.

Emilio Olabarria Bloga