LAUDIO

Prentsa Aretoa

2024/11/26

EAJ-PNVk Laudioko zine zerbitzuari berriro ekiteko eskatu dio EH-Bilduri

Alderdi jeltzaleak Gobernu taldearen gelditasuna salatu du, udalerriko bizitza kulturala dinamizatzeko funtsezko ekimen bat geldiarazi duelako

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Laudioko zine zerbitzuari berriro ekiteko eskatu dio EH-Bilduri

ARGAZKIA JAITSI

Laudio, 2024ko azaroaren 26a. – Hainbat aldiz salatu du EAJ-PNV Eusko Alderdi Jeltzaleak legegintzaldi honetan EH-Bilduko Gobernu taldeak Laudioko kulturarekiko eta aisialdiarekiko konpromisorik ez duela. Jarrera hori agerian geratu da, berriz ere, zinema-zerbitzuarekin; izan ere, nahiz eta hori gauzatzeko baliabide guztiak izan, etenda jarraitzen du joan den martxotik.

Maite Cortazar EAJ-PNVko zinegotzi eta Udaleko Kultura zinegotzi delegatuak adierazi duenez, "Laudiok bere konpromisoak beteko dituen eta kulturaren garrantzia baloratuko duen gobernua merezi du. Baina errealitatea da EH-Bilduk hilabeteak izan dituela zinemari berriro ekiteko, eta ez duela egin EAJ-PNVtik azalpenak eskatu ditugun arte".

Ekimen hau, aurreko agintaldian EAJ-PNVren kudeaketari esker posible izan zena, La Milagrosa Ikastetxean espazio bat prestatuz, proiekzioetarako beharrezko baliabide tekniko guztiak ditu eta laudioarrei zinemaz gozatzeko aukera eman die beste udalerri batzuetara joan gabe.

Hala ere, urte hasieratik zerbitzua etenda dago, eta EH-Bilduk ez du berriro martxan jartzeko pausorik eman. "Ludotekarekin gertatu zen bezala, denbora guztia izan dute 'ustezko hobekuntzak' planteatzeko, baina, egia esan, zerbitzu horri ez diote jaramonik egin osoko bilkuran azalpenak eskatu dizkiegun arte", gaineratu du.

 

Bost hilabete kulturarik gabe eta erantzunik gabe

Laudio bezalako udalerri batean, 18.000 biztanle baino gehiago dituen Arabako bigarren udalerri handienean, zinema ez da kultur eskaintza hutsa. Laudion aisia sozializatzeko eta sustatzeko funtsezko tresna da. "Ulertezina da, dena prest izanda, EH Bilduk zerbitzu bat geldiaraztea erabaki izana", kritikatu du zinegotzi jeltzaleak. EAJ-PNVk ere eskerrak eman dizkie La Milagrosa ikastetxeko zuzendaritza eta administrazioari, bere instalazioetan zinema martxan jartzea ahalbidetu baitzuen. "Bere inplikazioa funtsezkoa izan da zerbitzu hau eskaintzeko", jarraitu du.

"EAJ-PNVk EH-Bilduko Gobernu taldeari eskatzen diogu osoko bilkuraren agindua bete dezala eta zerbitzu honi berehala ekin diezaiola. Kultura ezin da baztertu EH-Bilduren kudeaketa faltagatik. Eskubide eta behar bat da, eta Laudiok hori ulertu eta horren arabera jokatuko duen Gobernu bat merezi du; izan ere, joan den asteleheneko osoko bilkuran aipatu zen bezala, noiztik jartzen zaie prezioa gure herritarren kulturari, aisialdiari, gozamenari eta ongizateari?", amaitu du Maite Cortazarrek.

Emilio Olabarria Bloga