LAUDIO

Prentsa Aretoa

2024/12/20

EAJ-PNVk ez ditu babestuko EH-Bilduren 2025erako aurrekontuak, gardentasun eta konpromiso faltagatik

Ander Añibarro: "Laudiorako aurrekontu argi eta errealista bat defendatzeko beharrari erantzuten dio gure erabakiak"

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk ez ditu babestuko EH-Bilduren 2025erako aurrekontuak, gardentasun eta konpromiso faltagatik

ARGAZKIA JAITSI

Laudio, 2024ko abenduaren 20a – Laudioko Udaleko EAJ-PNV taldeak 2025erako EH-Bilduren aurrekontu proposamena ez onartzea erabaki du. EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketen milioi eta erdi eurotik 200.000 euro baino ez dira sartu, hau da, %13,33. Horrek agerian uzten du gobernu-taldeak ez duela negoziatzeko benetako borondaterik.

EAJ-PNVk azpimarratu du planteatutako aurrekontuek ez dutela udal-gastuen zenbatespen errealistarik. "Laurogei partida inguru aurkeztu dituzte, kopuru sinbolikoz hornituak, hala nola 10, 100 edo 1.000 euro, eta horrek ezinezkoa egiten du funts horiekin benetan zer egingo den jakitea", Ander Añibarro Udaleko bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez.

Elkarrizketarako etorkizuna

Desadostasun horiek gorabehera, EAJ-PNVk atea zabalik du etorkizunean elkarrizketa eraikitzailea izateko. "Gure erabakiak ez du akordioak lortzeko aukera ixten, baina EH Bilduren benetako konpromisoa eskatzen du, udalerriaren beharrei erantzungo dieten aurrekontuak bermatzeko", esan du Ander Añibarrok. Jarrera horrekin, Euzko Alderdi Jeltzaleak Laudioko bizilagunen interesak defendatzeko konpromisoa berretsi du, udalerriaren etorkizunerako kudeaketa-eredu garden, eraginkor eta errealista baten alde eginez.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Emilio Olabarria Bloga